Francisco Álvarez-Cascos Fernández (Madril, 1947ko urriaren 1a) espainiar politikari eta ingenieri bat da. Espainiako Alderdi Popularreko kide izan ondoren (1989-2011), alderdi horretako zuzendaritzarekin izandako desadostasunen ondorioz alderdia laga eta bere pertsona ardatz nagusi jarriz Foro Asturias eszisio edo alderdi politiko berria sortu zuen.