Albert Szent-Györgyi (Budapest, 1893ko irailaren 16a - Woods-Hole, Massachusetts, 1986ko urriaren 22a) Hungariako biokimikaria izan zen. Medikuntza-ikasketak Budapesten egin zituen. Irakasle izan zen Bratislaba, Praga, Berlin, Hanburgo, Leiden eta Groningako unibertsitateetan. 1947an Estatu Batuetara joan zen. Gorputzaren metabolismoa aztertu zuen. 1929an C bitamina (azido askorbikoa) aurkitu zuen. 1934an B6 bitamina (pyridoxina) bakartu zuen, Smithekin batera. PP bitamina ere (amido nikotinikoa) aurkitu zuen. 1937an Medikuntzako Nobel saria eman zioten.
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
---|
1901–1925 | |
---|
1926–1950 | |
---|
1951–1975 | |
---|
1976–2000 | |
---|
2001–present | |
---|