Clevelandgo, Torontoko eta Aberdeengo unibertsitateetan irakasle izan zen. Garrantzi handiko laborategia sortu zuen. Berari eta F. G. Bantingi 1923an Medikuntzako Nobel saria eman zieten, intsulina aurkitu zutelako. Lan azpimarragarriak ditu, besteren artean: Diabetes, its Pathological Physiology (1913), Physiology and Biochemistry in Modern Medicine (1916) eta Carbohydrate Metabolism and Insulin (1926).