Nikolaas "Niko" Tinbergen (Haga, 1907koapirilaren 15a - Oxford, 1988koabenduaren 21a) herbeheretar etologoa izan zen. Zoologiako ikasketak egin zituen, Leidengo Unibertsitatean. Gero, Zoologia Esperimentaleko irakasle izan zen unibertsitate hartan bertan. 1947an Oxforden izan zen, hango Unibertsitatean lan egin zuen eta hango irakasle izan zen; Animalien Portaeraren Ikerketa saileko arduradun izan zen. Animalien jokabideari buruzko lanak egin zituen han, aske zeuden eta laborategian zeuden animalien portaera desberdintasunak aztertzeko. Artikoko azeriak, itsas hegaztiak, itsas otsoak, barraskiloak eta liztorrak aztertu zituen, besteak beste. Animalien portaeraren ikaskuntza eta gizakien sena, autismoa eta oldarkortasuna aztertu zituen, besteak beste.