Irakasle izan zen Buenos Airesko Albaitaritza eta Medikuntza fakultateetan. Fisiologiari buruzko lan ugari egin zituen. Bere karguak utzi, eta erbestera joan zen 1946an. Peronismoaren porrotaren ondoren, lehenagoko kargu guztiak itzuli zizkioten. 1947an, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, Karl eta Gerty Corirekin batera, karbohidratoenmetabolismoari buruz egin zituen lanengatik.