2012ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 99. edizioa izan zen. Belgikako Lieja hirian hasi zen ekainak 30ean eta, ohi bezala, Parisen amaitu zen, uztailak 22an. 3442 kilometroko ibilbidea bete zen.
Garailea Sky taldeko Bradley Wiggins britainiarra izan zen. Sailkapen orokorrean gailentzeaz gain, bi etapa garaipen lortu zituen. Honekin batera, talde bereko Chris Froome britainiarra eta Liquigas-Cannondale taldeko Vincenzo Nibali italiarra igo ziren podiumera.
Lehenbiziko euskalduna, RadioShack-Nissan taldeko Haimar Zubeldia gipuzkoarra izan zen, sailkapen orokorreko seigarren postuan amaitu zelarik.
Parte-hartzaileak
Parte-hartzaileen zerrenda
Ibilbidea
Tourra bigarren aldiz hasiko da Liejan, 2004ko edizioan bezala. Orduan bezala, 6 kilometroko sarrerako etapa batekin hasi zen hiri erdialdetik. Edizio honetan, Tourrak hiru etapa egin zituen Belgikan. 2012ko Tourra, azken urteetan ohi zen bezala, amaiera Parisko Eliseo Zelaien hiribidean izan zuen etapa batekin amaitu zen. Edizio honetako ibilbidea 2011ko urriaren hasieran filtratu zen Tourraren webgunearen akats informatiko baten ondorioz.
Sailkapenak
Sailkapen nagusia
Mendiko sailkapena
Puntukako sailkapena
Gazteen sailkapena
Taldekako sailkapena
Saiatuenaren saria
Kanpo estekak