1962ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak Lasterketa 49. Frantziako Tourra Txapelketa 1962 Super Prestige Pernod Etapak 24 Datak ekainak 24 – 1962.eko uztailak 15 Luzera 4.274 km Herrialdea Frantzia Belgika LuxenburgoIrteera-lekua Nancy Helduera-lekua Paris Parte-hartzaileak 150 Amaitu dutenak 94 Bataz besteko abiadura 37,317 km/o Emaitzak Txapelduna Jacques Anquetil (Saint-Raphaël-Helyett-Hutchinson)Txapeldunordea Jef Planckaert (Flandria-Faema-Clément)Hirugarrena Raymond Poulidor (Mercier-BP-Hutchinson)Puntukako sailkapena Rudi Altig (Saint-Raphaël-Helyett-Hutchinson)Eskalatzailerik onena Federico Martín Bahamontes (Margnat-Paloma-D'Alessandro)Talderik onena Saint-Raphaël-Helyett-Hutchinson ◀1961 1963▶ Dokumentazioa
1962ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 49. edizioa izan zen. 1962ko ekainak 24 eta uztailak 15 artean ospatu zen. 4274 kilometroko ibilbidea egin zen 22 etapatan banatuta, horietatik bigarrena eta zortzigarrena bi sektoretan banatuta egon zirelarik.
150 txirrindularik parte hartu zuten 10 txirrindulariko 15 taldetan banatuta, horietatik proba soilik 94k amaitu zutelarik. Arlo honetan Heylett Saint-Raphael taldea nabarmendu zen, proba bere txirrindulari guztiekin amaitzea lortu zuena.
Hau izan zen Raymond Poulidorrek parte hartu zuen lehen Tourra, honela Jacques Anquetilek izan zuen lehia hasiz. Gainera, 4. mailako mendateak sortu ziren eta lehen aldiz igo zen Col de la Bonette , Alpeetako mendaterik altuena.
Garailea, Jacques Anquetil , hala bere hirugarren Tourra lortu zuena, proba batez beste 37,317 kilometro orduko abiaduran bete zuen.
Lehenbiziko euskalduna Margnat taldeko Luis Otaño gipuzkoarra izan zen, hogeitahirugarren postuan amaitu zelarik.
Etapak
Sailkapenak
Sailkapen orokorra (Maillot Jaune)
Puntukako sailkapena (Maillot Vert)
Mendiko sailkapena
Federico Martín Bahamontes 137 punturekin
Imerio Massignan 77 punturekin
Raymond Poulidor 70 punturekin
Taldekako sailkapena
Parte-hartzaileak
NP: Ez zuen etapa hasi; A: Etapan zehar abandonatu zuen; HD: Abandonatu egin zuen.
Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.
Kanpo estekak