Federico Martín Bahamontes (Alejandro Martín Bahamontes izenarekin jaioa, Santo Domingo-Caudilla, Toledo, 1928ko uztailak 9 – Valladolid, 2023ko abuztuaren 8a) Toledoko Arranoa ezizena jaso zuena, txirrindulari profesional bat izan zen 1954 eta 1965 artean, garai horretan 74 garaipen lortu zituelarik.
Biografia
Mendian espezialista, Bahamontesek 1959ko Frantziako Tourra irabazi zuen, hasiera batean faboritoa ez zen arren. Alabaina, Pirinioetan egin zuen ihesaldia eta Puy-de-Dômeko kronoigoeran lortutako garaipenaren ondorioz abantaila nabarmena lortu zuen. Alpeetan, Charly Gaulekin elkartu zen, hau ere eskalatzailea eta aurreko edizioko garailea, eta Henri Angladek zein Jacques Anquetilek diferentzia jan zioten arren, ez ziren Bahamontesentzat mehatxu izan, bigarren amaitu zuen Angladeri Tour amaieran lau minutu baino gehiago atera zizkiolarik.
1963an 2. postuan amaitu zuen, Anquetilen ondoren, bere laugarren Tourra lortu zuena. Oso berdinduta Alpeetan eta Pirinioetan, Anketilek abantaila erlojupekoan lortuko zuen, une hartan bere laugarren Tourra zena lortuz, Bahamontes bigarren geratu zelarik, hiru minutu eta erdi baino gehiagora. Urte bete beranduago, 1964an, Bahamontesek 3. amaitu zuen Tourra Jacques Anquetil eta Raymond Poulidorren ondoren, garaileagandik lau minutu baino gehiagora.
Zen bezain eskalatzaile bikaina izanda, Mendiko saria bi aldiz irabazi zuen Espainiako Vueltan, behin Italiako Giroan eta sei aldiz Frantziako Tourrean, non errekorra izan zuen Lucien Van Impe belgiarrarekin batera Richard Virenque frantziarra iritsi zen arte.
Bahamontes Toledoko Itzuliko zuzendaria da duela 40 urte baino gehiagotik. Gainera, Navalcarneroko Txirrindularitza Kluba babestu zuen.
Bitxikeriak
- Amélie frantziar filmean Bahamontesek 1959ko Tourrean lortutako garaipena aipatzen da.
- Txirrindularitza erakusketa bat du Seseña Nuevon, Würth Espainiako instalakuntzetan dagoena, non txirrindulariak bere bizikletak, garaikurrak, irudiak eta bere kirol irudiarekin lotutako gainontzeko gaiak erakusten dituen.
Tourraren omenaldia
Frantziako Tourrean lortu zuen garaipenaren 50. urteurrenean (Tourra irabazi zuen lehen espainiarra izan zen), 2009an, Bahamontesi, Toledoko Arranoari omenaldia egin zion Tourreko antolakuntzak 6. etaparen hasieran (Girona-Bartzelona), 81 urte bete zituen egun berean ospatu zena.
Egun batzuk lehenago, Frantziako enbaxadoreak plaka oroigarri bat eman zion Frantziar Errepublikaren izenean.
Palmaresa
1954
1955
1956
1957
1958
1959
1960
1961
1962
1963
1964
1965
Emaitzen laburpena
Itzuli Handiak eta Munduko Txapelketa
Beste Itzuliak
Legenda
— |
Ez zuen parte hartu
|
DSK |
Deskalifikatua
|
UT |
Utzi
|
Taldeak
- Mondia (1954)
- Terrot (1955)
- ICEP-Girardengo (1956)
- Mobylette (1957)
- Faema (1958)
- Cóndor (1959). Garaiko araudiari esker, espainiar lasterketak KAS taldean korritu ahal izan zituen.
- Faema (1960)
- VOV (1961)
- Margnat-Paloma (1962)
- Margnat (1963-1965)
Kanpo estekak