1954ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 41. edizioa izan zen. 1954ko uztailak 8 eta abuztuak 1 artean ospatu zen. 4.669 kilometroko ibilbidea egin zen 23 etapatan banatuta, horietatik bi, laugarrena eta hogeita batgarrena, bi sektoretan banatuta egon zirelarik.
110 txirrindularik parte hartu zuten 10 txirrindulariko 11 talderen artean banatuta. Horietatik 69 izan ziren proba amaitu zutenak, eta talde bakar batek ere ez zuen proba bere txirrindulari guztiekin amaitzea lortu.
Garaileak, bigarren aldiz jarraian Louison Bobet izan zena, proba batez beste 33,229 kilometro orduko abiaduran bete zuen.
Etapak
Sailkapen nagusia
Puntukako sailkapena
- Ferdinand Kübler 215,5 punturekin
- Stan Ockers 284,5 punturekin
- Fritz Schär 286,5 punturekin
Mendiko sailkapena
- Federico Martín Bahamontes 95 punturekin
- Louison Bobet 53 punturekin
- Richard van Genechten 46 punturekin
Taldekako sailkapena
- Suitza
Parte-hartzaileak
A : Etapan zehar abandonatu zuen ; HD : Abandonatu egin zuen ; NP : Ez zuen etapa hasi.
Artikulu hau frantsesezko eta gaztelaniazko wikipedietatik itzulia dago.
Kanpo estekak