2005eko Arraun Federazioaren Liga

2005eko Arraun Federazioaren Liga
Zumaia izan zen Ligako txapelduna.
Datu orokorrak
Antolatzailea Kantauriko Arraun Elkartea
Partaideak 20 talde
Estropadak 25 estropada (13+12)
Palmaresa
Txapelduna Zumaia (21,80 p.)
Txapeldunordea Zarautz (20,20 p.)
Ohorezko tx. Zierbena (19,20 p.)
Laredo (18,60 p.)
2004
2006

2005eko Arraun Federazioaren Liga Arraunketaren Euskal Federazioak antolatutako hirugarren Liga izan zen, TKE Ligan sartu ez ziren traineruentzako. Hurrengo urtetik aurrera KAE Liga osatu zen eta bi maila eratu ziren. Ligaren bukaeran bi onenek eta TKE Ligako bi azkenek play-offak jokatu zituzten. Zumaia izan zen txapelduna eta zumaiarrekin batera Zarautz igo zen TKE Ligara. Laredo laugarrena izan zen baina TKE Ligan Astillero zigortua izan zenean haren tokia hartu zuen, Kantabriarren kupoa betetzeko.

Partehartzaileak

Guztira 20 traineruk hartu zuten parte, 9 gipuzkoarrek, 8 bizkaitarrek eta 3 kantabriarrek. Maila desberdineko estropadak jokatu ziren eta horren arabera puntuazio desberdinak eman ziren.

Sailkapena

# Taldea Puntuak Garaipenak
1 Zumaia 21,80 9: Laredo, Petronor, Zumaia, Zarautz-Prom, Ondarroa, Pasaia, Getaria, San Pedro, Santoña Hiria
2 Zarautz 20,20 2: Koxtape, Donibane Lohitzune
3 Zierbena 19,20 -
4 Laredo 18,60 -
5 Ciudad de Santander 18,40 1: Santander
6 Getaria 17,11 2: Portu Zaharra, Getxo
7 Ondarroa 16,90 -
8 San Pedro 16,20 -
9 Pontejos 13,75 6: Santurtzi, Pontejos, Asón, Santoña, Portugalete, Portu Zaharra-B
10 Santurtzi 11,89 3: Bilbo Hiria, Areeta, Hondarribia-Prom
11 Koxtape B-Ur Joko 12,17 2: Erandio, Zumaia-Prom
12 Lutxana 11,55 -
13 Hondarribia B 10,45 -
14 Portugalete 10,18 -
15 Zumaia B 10,00 -
16 San Pedro B 9,00 -
17 Algorta 8,18 -
18 Donostia Arraun Lagunak 8,18 -
19 Deustu 7,58 -
20 Raspas del Embarcadero 6,36 -

Playoffak

  • Hondarribian eta Portugaleten.
# Taldeak Puntuak 1 2 Emaitza
1 Zumaia 7 4 3 Igo
2 Zarautz 7 3 4 Igo
3 Isuntza 4 2 2 Jeitsi
4 Trintxerpe 2 1 1 Jeitsi

Kanpo estekak