Kamiseta zuria eta urdina erabiltzen zuen eta Virgen del Mar trainerua zuria zen.
Historia
Elkartea 1988an sortu zen[1]Pedreñatik etorritako arraunlariekin. Urterik onenak berehala ezagutu zituen Kontxako banderara bi aldiz sailkatzean eta Kantabriako txapelketak irabaztean. Bereziki aipagarria izan zen 1993 urteko denboraldia, hurrengo urteko Ligarako egin zen sailkapenean laugarren postuan gelditu baitzen, Kontxara sailkatu[2] eta Espainiako Txapelketan hirugarrena[3] izateagatik. Nerbioiko Sari Handian ere hirugarren egin zuen.
90. hamarkadaren azken urteetan arraunlari eskasiak bultzatuta beste klubekin elkartu zen, 1997an Santoñarekin[4] eta 2001eta 2002an La Marucarekin.
Federazio Ligak eratu zirenean igoerako play-offetan sartu zen lehen bi urteetan, 2003 eta 2004ean, baina ez zuen TKE Ligara igotzea lortu[5]. Azken urteetan KAE 2 Ligan ibili ondoren 2011ean ez zuen trainerurik atera ahal izan eta taldea desegin zen. 2012an Club de Remo Santanderrek hartu zuen haren lekua.[6]