KAE Ligako 2018ko denboraldiaKAE Liga arraun lehiaketaren hamahirugarren denboraldia izan zen. Lehen mailako txapelketa ekainaren 16an hasi zen Portugaleteko uretan eta abuztuaren 19an bukatu zen Bilbon; bigarren mailako denboraldiari, aldiz, egun bat beranduago ekin zitzaion, ekainaren 17an, eta Colindresko itsasoan amaitu zen abuztuaren 25ean.
Aurreko urtean TKE Ligatik jaitsi zen Astillero elkartea txapeldun izan zen eta lehen mailara bueltatzeko txartela lortu zuen igoera play-offeanLekittarrarekin batera. Lehen mailako ohorezko txanda bi bandera eskuratu zituen Deustu Arraun Taldeak eta Getariak osatu zuten. Bestetik, aipatzekoa da 2018koa Ipar Euskal Herriko elkarte batek lehen mailan parte hartuko zuen lehen denboraldia izan zela; hain zuzen, aurreko denboraldian bigarren mailatik igo zen Lapurdiko Arraun Taldeak 68 puntu eta 7. portua lortu zituen. Sailkapenaren beheko aldean, aldiz, 12 estropadetan azkena izan ondoren, Portugaletek maila galdu zuen eta hurrengo denboraldian 2. mailan jokatuko du. Berarekin batera arituko da San Juanenbigarren ontzia ere; nahiz eta lehenengo mailan zuen estreinako denboraldia nahiko txukuna izan, jaitsiera play-offean azken postuan gelditu zen. Azkenik, sailkapenean azken-aurreko izan zen Hibaikak play-offean hirugarren postua eskuratu zuen, eta, Lekittarra eta Astilleroren igoerei esker, hurrengo denboraldian ere lehen mailan jarraituko du[1].
1 Lehenengo jardunaldiko estropada ez zen puntuagarria izan[2]. 2 Noble Villa de Portugaleteko XXXVII. Bandera Astillerok eraman zuen etxera, bi jardunaldietako denborak batuta traineru azkarrena izan baitzen[3]. 3 Lekittarrak El Correo Ikurrina - BBK Sari Nagusiaren XXXIII. Bandera irabazi zuen, bi jardunaldietako denborak batuta traineru bizkorrena izan baitzen[4]. 4 Bi egunetako denborak kontuan izanda, Lekittarra izan zen traineru azkarrena Pasaiako uretan eta, beraz, XXXIV. Ikurrina bereganatu zuena[5].
1 Lehenengo jardunaldiko estropada ez zen puntuagarria izan[2]. 2 Noble Villa de Portugaleteko XXXVII. Bandera Astillerok eraman zuen etxera, lehenengo bi jardunaldietako denborak batuta traineru azkarrena izan baitzen[3]. 3 Lekittarrak El Correo Ikurrina - BBK Sari Nagusiaren XXXIII. Bandera irabazi zuen, 8. eta 9. jardunaldietako denborak batuta traineru bizkorrena izan baitzen[4]. 4 Bi egunetako denborak kontuan izanda (10. eta 11. jardunaldiak), Lekittarra izan zen traineru azkarrena Pasaiako uretan eta, beraz, XXXIV. Ikurrina bereganatu zuena[5].
1 Estropada bertan behera gelditu zen beharrezko baimenak ez lortzeagatik[7][8]. 2 Getxo kanporatua izan zen elkartearen ontzia ibilbidearen erdian matxuratuta gelditu zelako. Dena den puntuak berrezarri zizkioten aurkeztutako apelazioa onartu ostean[9][10]. 3 Santoña elkarteak irabazi zuen Asóngo XXV. Bandera, dena dela, estropada ez zen puntuagarria izan.