Getxo Arraun ElkarteaGetxokoarraun taldea da, 2007an Algorta Arraun Taldearen lekukoa hartu zuena.KAE Ligan ibili izan da eta gehienetan bigarren mailan. Urte batzuetan ez du lortu trainerua ateratzerik.
Beteranoen traineru indartsua du. ABE Liga lau aldiz irabazi du eta Euskadiko txapelduna ere izan da.
Koloreak
Algortaren antzeko koloreak hartu ditu, gorri ilunagoa bihurtuz. Traineruaren izena "Goizeko izarra" da.
Algortako traineruak 1980. hamarkadaren hasieran maila handia lortu zuen eta birritan sailkatu zen Kontxako Banderara. 1990. hamarkadan ordea arraunlari eskasiak bultzatuta beste elkarte batzuekin bat egin behar izan zuen trainerua uretaratzeko. Aipagarriena 1998an Raspas del Embarcadero areatarrarekin egin zuenekoa, Getxo Arraun Taldea sortu eta bi traineru osatu zituzten. Urtebeteko proiektua baino ez zen izan. Arraunlarien eskasiak jarraitu zuen eta 2001ean Mundakarekin batera eta 2003an Deusturekin batera lortu zuen trainerua uretaratzea.
Getxo Arraun Elkartea
2007an Getxoko Udalak bultzatutako proiektu honen helburua Getxo udalerriak dituen bi taldeak Algorta eta Raspas batzea zen eta hauen ordez Getxo Arraun Elkartean biak batzea. Algortako Arraun Taldea proiektuan sartu eta Getxo Arraun Elkartea izatera pasatu zen, Raspasekoek ordez bere izenarekin jarraitzea erabaki zuten, eta batez ere arraunketa olinpikoan zentratu dira azken urteetan.
2007an KAE Ligako bigarren multzoan hasi zen eta 2009an hirugarren gelditu zenez igoera fasea jokatu eta 2010an KAE Ligako lehen mailan aritu zen baina 2011ean berriz ere maila galdu zuen. 2016. urtean amilibiak eskaintzen zuen traineru berria erostea erabaki zuten.
2019an KAE 2 Ligan hirugarrena izan eta play-offetan mailaz igotzea lortu zuen, urtebeterako ordea.
ABE Traineruen Ligaren sortzaileetako bat izan zen eta dagoeneko lau aldiz irabazi du liga. 2024ko Ligako azken Banderan, Getxokoan, Alberto Tellitu arraunlaria ondoezik sentitu eta hil egin zen[1].