Kluba 1975 eta 1981 artean aritu zen, emaitzarik onena 1978ko Bilbo Hiriko Banderan laugarrena izanda[2]. Geroztik ez zuten trainerua atera 2003 arte.
2005ean Federazio Ligan laugarrena izan zen eta TKE LigakoAstillero zigortua izatean haren tokia hartu zuen liga gorenean[3]. 2007an lorturiko bederatzigarren postua izan zuen emaitza onena. Hiru denboraldi bertan egin ondoren 2008an maila galdu zuen[4]. Urte horietan ligaz kanpoko bandera batzuk irabazi zituen, Asturias aldean hain zuzen ere[1]. Maila galdu eta hurrengo zazpi denboraldietan ez zuen trainerurik osatu. 2016an Kantabriako estropadetan trainerua uretaratu zuen eta 2017an KAE 2 Ligan sartu zen. 2019an berriz ere lehorrean utzi du trainerua.
2022an Kantabriarren arteko estropadatan hartu zuen parte, Ligaz kanpo, eta emaitza txukunak lortu zituen, El Corte Inglés Banderako laugarren postua esate baterako. Espainiako txapelketan ere egin zuen arraun Kantabriako klubak ordezkatuz. Urte hartan galiziarrak eta asturiarrak soilik aritu ziren Laredoz gain, Ligatan ari zien kantabriarrek eta euskaldunek uko egin baitzioten parte hartzeari.[5]