2001eko irailaren 11ko atentatuak (I-11 euskaraz, 9/11 edo 11-S izenez ezagunagoak), 2001. urtean Al Kaidako 19 kidek eginiko atentatu suizidak izan ziren[1].
Atentatuetan lau bidaiari-hegazkin bahitu zituzten. Bahitzaileak lau taldetan banatu ziren, pilotu banarekin; pilotuok hegazkinak gidatuko zituzten, behin pilotuak eta eskifaia menderatuta. Lehen bi hegazkinek World Trade CenterkoDorre Bikien aurka egin zuten talka, hirugarrenak Pentagonoaren aurka, eta azkena Pennsylvaniako zelai batean erori zen, bidaiariek aurre egin baitzieten bahitzaileei. Hemeretzi bahitzaileez gain, beste 2973 pertsonak bizia galdu zuten eta oraindik beste 24 pertsona galduta daude[2].
08.46.30: American 11 hegaldiak World Trade Centerreko Ipar Dorrearen aurka talka egin zuen.
09.02.59:United Airlinesen 175 hegaldiak World Trade Centerko Hego Dorrearen aurka talka egin zuen. Gertakaria zuzenean grabatu zuten bertan zeuden telebista kamerek.
09.03:FAAk NORADi jakinarazi zion United 175 hegaldia ustez bahitua izan zela[4].
09.07:Etxe Zuriko arduradunak George W. Bush presidenteari ohartarazten dio bigarren dorrea ere erasotu dutela eta Ameriketako Estatu Batuak mehatxupean daudela. Presidentea Floridako eskola batean zegoen bisitan[5].
09.08:FAAk New Yorkeko airetik igaro, aireratu edo lur-hartzen duten hegaldi guztiak debekatzen ditu[3].
09.10-09.25: Richard Clarke, terrorismoaren aurkako bulegoaren arduradunak, Etxe Zuritik bideokonferentzia bat antolatzen du aginte militarren artean erantzuna prestatzeko[6].
09.21:Manhattan uharteko zubi eta tunel guztiak ixten dituzte[3].
09.26:FAAk hegazkin zibil guztien aireratzea debekatzen du[3].
09.31:George W. Bush presidenteak diskurtso bat ematen du eraso terroristak gertatzen ari direla berri emateko[3].
09.34: FAAk NORADi jakinarazten dio American 77 hegaldia ere bahitu dutela[4].
09.34:George W. Bush presidentea zegoen eskolatik irten eta aireporturantz doa[5].
09.37.46: American 77 hegaldiak Pentagonoaren aurka talka egin zuen.
09.45: FAAk, presidentearen aginduz, hegazkin guztiek gertueneko aireportuan lur-hartzeko agindua eman zuen[3].
10.03.11: United 93 hegaldia Pennsylvania zelai batean erortzen da. Dirudienez, bidaiari, tripulazio eta terroristen artean borrokak egon ziren eta hegazkinaren kontrola galdu zuten.
10.06: FAAk NORADi United 93 hegaldia ustez bahitu dutela jakinarazten dio[4].
Hildakoak milaka zenbatu ziren, zehazki 2.973 pertsona, 246 bidaiariak kontuan hartuta. Horietatik 2.602 New Yorken hil ziren, dorreen barruan nahiz kanpoan, eta 125 Pentagonoko eraikinean. Biktimen artean 343 suhiltzaile, 23 New Yorkeko polizia eta New York eta New Jerseyko 37 portuko polizia. Gaur egun, oraindik ere 24 pertsona desagertuta daude[9].
9/11ko atentatuak gertatu eta aste betera, antraxbakterio hilgarria erabiliz hainbat atentatu terrorista gauzatu ziren. Terroristek antraxa erabili zuten, gutunen bidez kazetari, politikari edo funtzionarioei bidaltzeko asmoarekin; New Yorken, New Jerseyn, Washington Hirian eta Floridan hain zuzen. Guztira 22 pertsona kutsatu ziren antraxarekin eta horietatik 5 zendu ziren.
Eraso hauek herri-segurtasun falta indartu zuten eta beldurra nagusitu zen berriro, irailaren 11ko atentatuak geroztik.
Eraso hauen egileak ezin izan ziren inoiz identifikatu. Orduko AEBetako presidenteordeak, Dick Cheneyk, baieztatu zuen ez zitzaiola batere harrituko Osama Bin Laden eraso horien atzean egoteak[12].
FBIakJustizia Sailarekin batera 72 ordu baino gutxiagotan 19 bahitzaileak identifikatu zituen. Ondoren, FBIak 19 terroristen argazkiak argitaratu zituen, herritartasun eta ezizen datuekin batera. FBIak historiako polizia-operazio handiena gauzatu zuen 7.000 agenterekin. Operazioari PENTTBOM deitu zitzaion. Ikerketak amaitzean, Al Kaida eta Osama bin Ladeni egotzi zitzaien atentatuen egiletza. 2001eko irailaren 16ean, Bin Ladenek mezu hau eman zuen Al Jazeera telebista-katearen bidez:
«
Behin eta berriz diot ekintza hau ez nuela nik burutu, bestelako zergatiak dituzten pertsonek gauzatu dutela dirudi.
Mendebaldea orokorrean, eta Estatu Batuak bereziki, sekulako gorrotoa dute islamarekiko... Horregatik, Estatu Batuen aurkako terrorismoa onuragarria da eta justifikatua dago.
»
Osama bin Ladenek atentatuei buruzko azken erreferentzia 2007koirailaren 11n egin zuen, 6 urte beranduago, "hegazkinetako pilotuak heroiak izan ziren" esanez.
1.200 atzerritar inguru isilpean atxilotu edo kartzelaratu ziren, atentatuei buruzko ikerketekin zerikusia zutelakoan, nahiz eta AEBetako gobernuak ez duen inoiz zifra zehatzik eman[13].
2014koirailaren 2an, atentatuen antolatzailetzat jotzen zuten AEBek Khalid Sheikh Mohamed, eta haren abokatuak, Jason Wright komandanteak, hemendik aurrera auzian parte hartzeari uko egin eta armada uztea erabaki zuen. Epaiketa «bidegabea» salatzeko hartu zuen erabaki hori abokatuak. Bere bezeroari torturak eragin zizkiotela salatu zuen Wrightek: itotze simulatua, esaterako, 183 aldiz[17].
Atentatuei erantzuna
Ameriketako Estatu Batuetan
Erasoak gertatu ondorengo orduetan, bilatze eta erreskate operazioa hasi zen, erreskaterako 350 txakur baino gehiago erabiliz[18]. Bizirik oso pertsona gutxi aurkitu zituzten, eta ondorengo asteetan begien bistakoa zen ez zutela inor gehiago bizirik aurkituko.
Gorpuen berreskuratze-lanek hainbat hilabetez luzatu ziren. Piztuta zeuden sute guztiak itzaltzeko asteak behar izan ziren; obra-hondakinak ez zituzten guztiz kendu 2002komaiatzera arte.
Irailaren 11ko atentatuek ikaragarrizko efektua izan zuten biztanleriarengan. Erreskate eta laguntza lanetan lagundu zuten segurtasun indarrak, bereziki suhiltzaileak, heroi aldarrikatu zituzten. Herrialde osoko polizia eta erreskate-taldeetako kideak New Yorken bildu ziren gorpuen berreskuratze-lanetan laguntzeko. Odol-emailetza kopurua izugarri hazi zen erasoen ostean[19].
Politikari dagokionez, biztanleek gogorki babestu zuten gobernuaren lana terrorismoaren aurka. Horrela, George W. Bush presidentearen onespen-indizea %86ra igo zen[20]. 2001ekoirailaren 20ean, erasoak gertatu eta 9 egunetara, George W. Bush presidentea herriari eta Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuari zuzendu zitzaien, egun hartako gertakariak kontatu eta bere erantzun-plana azaltzeko. New Yorkeko alkateak herrialde osoan txalotu zuten erasoen aurrean edukitako jarrerarengatik[21].
Segurtasunari dagokionez, erasoen ondoren 80.000 arabiar eta musulmanen hatz-markak erregistratu ziren eta 5.000 atzerritar atxilotu ziren, AEBetako Kongresuak terroristak atxilotzeko indar militarrak erabiltzeko baimena eman baitzuen[22]. Baita ere, ministerio mailako agentzia federala sortu zen: Ameriketako Estatu Batuetako Segurtasun Nazionalerako Saila. Sail hori terrorismoaren aurka jarduteko birrantolatu zuten.
Hala nola Patriotic Act legea onartu zen, askatasun eta eskubide konstituzional batzuk kendu edo mugatzen zituena. Neurri hori hartu omen zen AEBetako barne-segurtasuna handitzeko asmoz. Halaber, Ameriketako Estatu Batuen aurkako Atentatu Terroristen Batzorde Nazionala (National Commission on Terrorist Attacks Upon the United States) sortu zen gertakariak argitzeko intentzioarekin. Azken txostena 2004kouztailaren 22an argitaratu zuten.
Ameriketako Estatu Batuen bigarren urratsa Terrorismoaren aurkako Gerran, Irakeko inbasioa izan zen 2003ko martxoan. Ekintza militar hau AEB eta Erresuma Batuak burutu zuten Nazio Batuen onespenik gabe. Gainera Espainia, Italia eta beste herrialde batzuek ere militarrak bidali zituzten Irakera. AEBen arabera inbasioa nahitaezkoa zen bere ustetan "suntsipen masiboko armak" baitzeuden Iraken. Inbasioak gerra kausatu zuen eta Saddam Husseinen gobernuaren gainbehera, 2003koapirilaren 9an. Beranduago gerra krimenengatik dekapitatua izan zena. Duela gutxiko txostenen arabera baieztatu da inoiz ez zegoela loturarik Hussein eta Al Kaidaren artean, eta George W. Bush presidenteak Irak Terrorismoaren aurkako Gerrarekin erlazionatzen saiatu zen[27].
Gaur egun ondorioak oso larriak dira Irakentzat. 34.000 zibilen heriotza (2006an bakarrik, NBEn arabera) eta milioi bat irakiarren desplazamendua izan dira kalte nagusiak. Halaber, 2007an armada estatubatuarraren heriotz kopurua 4.000ra igo izen, 2001eko irailaren 11ko atentatuen hildako kopurua handituz.
↑Hamilton, Stuart. (2002ko abuztuaren 18-24). «68th IFLA Council and Conference» (PDF) September 11th, the Internet, and the effects on information provision in Libraries. (Noiz kontsultatua: 2006-09-08).