World Trade Center edo Dorre Bikiak (ingelesez: Twin Towers) Manhattango (New York) etxe orratz famatuak izan ziren. Minoru Yamasaki arkitektoak eta Leslie E. Robertson ingeniariak egin zuten eraikuntza proiektua 1961ean. Munduko eraikinik altuenak izan ziren 1972etik 1973era arte. Urte hartan Sears Dorreak altueran gainditu zien.
2001ean desagertu egin ziren mundua zur eta lur utzi zuen atentatu baten bidez.
Historia
Eraikinak
World Trade Center merkataritza-gune erraldoia zazpi eraikinetan banatuta zegoen. Eraikuntza multzoko bi eraikin nagusiak Ipar Dorrea (1 WTC), Telekomunikazioen antena kontuan hartuta 527 metro zituena eta kontuan hartu gabe 417 metrokoa, eta Hego Dorrea (2 WTC), 415 metroko garaiera zuena.
Eraikin multzoaren erdian plaza bat zegoen, Austin J. Tobin Plaza izenekoa, 7 eraikinez inguratua. Plazaren azpian The Mall at the World Trade Center merkataritza-gunea zegoen. Bi dorreen artean Marriott World Trade Center (3 WTC) hotela zegoen. Plazan 4 WTC, 5 WTC eta 6 WTC eraikinak zeuden. Plazatik kanpo, baina bi zubirekin lotua, 47 solairuko 7 WTC eraikina zegoen.
Dorre biki biak 110 solairu zituzten, 3 WTC-ak 22 solairu, 4 eta 5 WTC-ak 9 solairu zituzten, 6 WTC-ak 8 solairu eta 7 WTC-ak 47 solairu zituen.
Kanpo estekak