American Airlinesen 11 hegaldiaAmeriketako Estatu Batuetan egon zen hegaldi komertziala zen. Bostongo Logan nazioarteko aireportutik irten eta Los Angeles zuen helburu. Al Kaidako 5 terroristen hegazkina bahitu zuten eta WTCeko Ipar Dorrearen aurka jo zuten hegazkina bidaiari guztiekin. Bahiketa hau 11-Seko atentatuetan parte hartu zuen hegaldietako bat izan zen.
Hegazkina goizeko 08:46etan egin zuen talka New YorkekoWorld Trade Centerko Ipar Dorrearen aurka. Hegazkineko 92 pertsonak hil ziren terroristak barne.
Bahiketa
Hegazkina bahitu zutenean, hegazkinean zihoan azafata batek American Airlines enpresarekin telefonoz harremanetan jartzea lortu zuen bahiketaren berr emateko. Mezuak honakoa zioen:
"Oso ondo, nire izena Betty Ong da. 11 hegaldian nago. Gure pilotua labankatu dute. Gure laguntzailea ere labankatua izan da. Inork ez daki nork labankatu duen nor eta ezin gara altxatu eta hegazkinaren aurrealdera joan inork ezin baitu arnasik hartu. Ezin dugu hegaldi-kabinan sartu, atea ez da irekitzen".