Zabaltza (Ibargoiti)

Zabaltza
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko ikuspegia enparantzatik
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaIbargoiti
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaZabalza de Ibargoiti
Posta kodea31743
Herritarrazabaltzatar, ibarzabaltzatar
Geografia
Koordenatuak42°40′42″N 1°29′46″W / 42.67833°N 1.49611°W / 42.67833; -1.49611
Azalera0,016 km²
Garaiera671 metro
Distantzia24,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria3 (2023)
Dentsitatea188 bizt/km²

Zabaltza[1][a] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Zabaltza Ibargoiti[b] (eguesibarreraz: Ibarzabaltza) Ibargoiti ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

2023 urtean 3 biztanle zituen.

Bertako biztanleak zabaltzatarrak (eguesibarreraz: ibarzabaltzatarrak) dira.

Izena

Zabaltza edo Ibarzabaltza toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Çaualza (1001)
  • Zaualça (1010)
  • Zaualza (1101)
  • Çavalça (1311)
  • Saualça (1366)
  • Caualça (1532)
  • Zabalza (1534)
  • Zabalza (1800)
  • Ibarzabalza (1802)
  • Zabalza o Ibar-zabalza (1911)
  • Zabaltza (1990)

Geografia

Zabaltza Ibargoiti ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Ibargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Klima eta landaredia

Ibargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira.

Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden.

Estazio meteorologikoak

Ibargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[3]


    Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.0 22.5 25.0 27.5 35.0 40.0 40.0 41.0 37.5 30.5 23.0 19.5 41.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.7 10.5 13.8 15.9 20.1 24.8 28.1 28.5 24.2 18.9 12.5 9.4 17.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.5 9.0 11.0 14.5 18.5 21.2 21.5 18.2 14.2 9.1 6.1 12.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.1 2.5 4.3 6.0 9.0 12.2 14.4 14.6 12.1 9.4 5.7 2.8 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -12.0 -8.5 -10.0 -1.5 0.0 3.0 7.0 5.0 3.0 -1.0 -5.5 -9.5 -12.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 80.4 69.2 74.0 84.5 69.1 53.1 40.1 33.9 52.9 80.9 101.4 77.9 817.4
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.6 46.0 69.3 56.8 56.2 69.1 59.3 98.3 93.0 74.5 64.5 65.5 98.3
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.7 10.9 10.5 12.4 10.8 6.9 5.3 5.1 7.2 10.0 12.8 11.5 115.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.7 2.6 1.6 0.6 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 0.5 1.2 8.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

Jaurerria Erdi Aroan zehar, 1087an Antsa Oriolena zen herria. Honek 1087an Leireko monasterioari eman zion dohaintza moduan. Herriarekin batera San Andresen omenezko eliza ere eman zion monasterioari.

XIX. mendearen erdialdean jaurerri izateari utzi eta Ibargoitiko udalerria osatu zuen.

Demografia

2023 urteko erroldaren arabera 3 biztanle zituen Zabaltzak.[5]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
5 5 4 4 4 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3 3
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura

Euskara

Ikus, gainera: «eguesibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Itzagaondoa sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Untzitibar eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[6]

Koldo Zuazok, 2010ean, Itzagaondoa atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]

Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da eguesibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Longidako mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Ondasun nabarmenak

Oharrak

  1. /s̻aβ̞ált͡s̻a/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /s̻aβ̞ált͡s̻a iβ̞aɾɣ̞óiti/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Zabaltza - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Elo» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  5. «Zabaltza» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  6. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  7. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

Kanpo estekak