Ibargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima eta landaredia
Ibargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira.
Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden.
Estazio meteorologikoak
Ibargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[4]
Getze, XV. mendetik gatza merkataritzaz bizi izan da, baita urtero ospatzen zen abere-azokaz ere. Zortzi putzu eta errota bat izan ditu Historian zehar. Herriko festak irailaren bukaeran ospatzen dira, San Migelen omenean. Urtero, uztaileko azken igandean, Gari-jotzeren eguna deritzon ekitaldia ospatzen da. 1996. urtean lehen aldiz egina, egunean zehar gariarenuzta eta gari-jotzea antizinean egiten zen bazala erakusten dute herriko gizon-emakumeek. Herri-bazkaria eta haurrentzako jarduerak ere antolatzen dira.
Demografia
2020 urteko erroldaren arabera 131 biztanle zituen Getzek.[6]
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
91
90
96
96
101
105
115
123
121
120
125
123
121
125
131
137
138
134
138
135
131
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Politika
Getzeko kontzejua kontzejuburuak eta lau kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Iker Esparza Garcia da.
Kontzejua
Getzeko kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Iker Esparza Garcia da. Kontzejukideak 4 daude:
La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
Bestalde, La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak IbargoitiZangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:
Koldo Zuazok, 2010ean, Ibargoiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Untzitibarreko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.
↑Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
↑Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.