Aragoiko bidea (Donejakue bidea)
![]() Aragoiko Donejakue Bidea, Aragoiko Frantses Bide gisa ere ezaguna, Donejakue Bidearen zati bat da zeinak Euskal Herrian tarte bat egiten duen, Nafarroa Garaian, bidea ekialdetik, Aragoitik, datorrelarik. Frantzian Arlesgo bidea edo Tolosar bidea hartzen dutenek Somporteko mendatetik Pirinioetako mendikatea zeharkatuz, Aragoiko lurrak igarotzen dituzte lehenbizi, eta Zangoza aldetik sartzen dira Euskal Herrira. Mendebalderuntz eginez, Garesen Frantses bide nagusiarekin bat egiten du bide honek. Bide honen erabilera oso txikia da. Santiago de Compostelan egindako zenbaketan, 327.000 erromesen jatorria gorde zuten 2018an, eta horietarik 404 lagunek hasi zuten bidea Somporten; Canfrancen 29k; Jacan 116 lagunek eta Leiren pertsona bakarrak. Arlestik etorrita, 164 erromes pasa ziren[1]. Etapa nagusiakOhikoan bide honek halako tarte edo etapak dituela kontsideratzen da.
Antzina, jatorrizko pasabidea Palo mendatean zegoen, Echo ibarrean, eta ez Somporten[2]. ![]() Erreferentziak
Kanpo estekakInformation related to Aragoiko bidea (Donejakue bidea) |