Lekaun
Lekaun[1][a] Ibargoiti ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean. 2023 urtean 3 biztanle zituen. Bertako biztanleak lekaundarrak dira. IzenaLekaun toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
GeografiaLekaun Ibargoiti ibarran dago. Inguru naturala eta kokapenaIbargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat. Klima eta landarediaIbargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira. Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden. Estazio meteorologikoakIbargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[3]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko. Ikusi edo aldatu datu gordinak. HistoriaLekaun inguruko lurretan Brontze Aroko trapezio itxurako aizkora aurkitu da eta herriaren izena aipatzen den lehen dokumentu idatzia XII. mendekoa da. Garai hartan, Lekaun jaurerria Enneco Lopez de Lecaunena Urizena zen. Horrez gain, XIII. mendean Irantzuko monasterioak hainbat jabetza izan zituen Lekaunen. Bizntaleriak hainbat gorabehera izan ditu historian zehar. 1786an 53 biztanle zituen, urte batzuk beranduago 1802an 84 pertsona bizi ziren herrian, baina hortik aurrera beherakada nabarmena hasi zen eta 1980ko hamarkadaren hasieran hutsik geratu zen. Gaur egun biztanle gutxi batzuk baino ez daude erroldaturik. Demografia2023 urteko erroldaren arabera 3 biztanle zituen Lekaunek.[5]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko. KulturaEuskaraIkus, gainera: «pirinioaurrera» eta «nafarrera»
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Itzagaondoa sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Untzitibar eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[6] Koldo Zuazok, 2010ean, Itzagaondoa atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7] Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Longidako mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite. Ondasun nabarmenak
OharrakErreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekakInformation related to Lekaun |