Wim WendersErnst Wilhelm "Wim" Wenders (Düsseldorf, 1945eko abuztuaren 14a) Alemaniako zinemagilea eta argazkilaria da. BiografiaMunicheko Zinema Eskolan ikasketak egiten ari zela sei film labur egin zituen. Zinema-kritikak eta rockari buruzko artikuluak idatzi zituen. Summer in the City (1970) du lehen film luzea. Peter Handke idazlea ezagutu zuen eta haren eleberri batean oinarriturik, Die Angst des Tormanns beim Elfmeter (1971, Atezainaren beldurra penaltiaren aurrean) filma egin zuen. Gero, Nathaniel Hawthorneren eleberri batean oinarritutako film bat egin zuen, Der Scharlachrote Buschtabe (1972, Gutun eskarlata). Alice in den Stadten (1973, Alice hirietan), Falshe Bewegung (1974, Gezurrezko higidura), Im Lauf der Zeit (1975, Denbora joan ahala) filmek osatutako trilogia bikainak arrakasta handia izan zuen nazioartean. 1977an Patricia Highsmithen eleberri bat egokitu zuen zinemarako, Der Amerikanische Freund (Amerikar laguna), arrakasta handia izan zuen filma. 1978an Estatu Batuetara joan zen Coppolak produzitutako film bat egitera, Hammet (1982), idazlearen biografian oinarritutako filma, estudioarekin liskarrak eragin zizkiona. Bitartean, Nick´s Movie/Lightning Over Water (1980, Nicken filma/Tximista ur gainean) egin zuen, Nicholas Ray zinemagilearen heriotzari buruzko dokumental zirraragarria. 1982an Der Stand der Dinge (1982, Gauzen egoera) egin zuen Portugalen, eta 1983an, Tokyo-Ga, Ozu zinemagileari buruzko filma. 1984an Paris, Texas egin zuen, arrakasta handiko film bikaina. Der Himmel über Berlin (1987, Zerua Berlin gainean) eta Bis ans Ende der Welt (1991, Munduaren amaieraraino) ditu azken filmak. 1990eko hamarraldian egin dituen filmetan, aurrekoetan bezala, metafora berezien bidez ageri da bere filmetan islaturik Alemaniaren aldaketa: In weiter Ferne, so nah! (1993, Hain urruti, hain gertu). Bestalde, musikaren inguruko hainbat lan ere egin ditu azken urteotan; besteak beste, Lisbon Story (1994, Madredeus portugaldar taldearen ingurukoa); Buena Vista Social Club (1999, Kubako musikaz); eta Pina (2011, Pina Bausch dantzariaz). HastapenakWenders Düsseldorfen jaio zen 1945. urteko abuztuaren 14an familia katoliko tradizional batean. Aita, Heinrich Wenders, kirurgialaria zuen. Wim, Wilhlm edo Willem bataio izenen laburdurak, amaren jatorri holandesa erakusten du. Izenaren bertsio hau baina, ez zen garaiko erregistro zibileko arduradunek onartua izan, alemaniar jatorrikoa ez izanagatik. Oberhausengo institututik igaro ondoren medikuntza (1963-64) eta filosofia (1964-65) ikasi zituen Friburgo eta Düsseldorfen hurrenez-hurren. Alabaina, unibertsitate ikasketak alde batera utzi eta Parisera aldatu zen 1966ko Urrian, eta margolari bilakatu zen bertan. Wendersek ez zuen Frantziako Filme Eskola Nazionalerako IDHEC (gaur egun La Fémis) azterketa gainditu eta ondorioz, grabatzaile bilakatu zen Johnny Friedlander estatubatuar artistaren Montparnasseko grabaketa estudioan. Garai honetan liluratu zuen Wenders zinemak, hiriko zineman eguneko bost filmeraino ikusten zituelarik. Bere obsesio bilakatu zena bizibide egiteko asmotan, Wenders Alemaniara bueltatu zen 1967an Düsseldorfeko Artista Batuen bulegoan lanean hasteko. Udazken berean Municheko Telebista eta Zinema Unibertsitatean "HFF" sartu zen. 1967 eta 70 urteen artean, Wenders film kritikari lanetan aritu zen Süddeutsche Zeitung egunkari eta Twen eta Der Spiegel aldizkarietan. Wendersek hainbat laburmetrai grabatu zituen HFF-n bere lehen 16mm-tako luzemetraiarekin graduatu aurretik, Summer in the City (1970) zuri-beltzarekin alegia. Ibilbide profesionalaWendersek 60ko hamarkada amaieran hasi zuen bere ibilbide profesionala Alemaniar Zinema Berriaren pizkundearekin batera. Bere filmeen bereizgarritasuna hein handi batean, Robby Müller zinematografo holandesarekiko duen epe luzerako elkarlan osoki emankorrari dagokio. Paris, Texas eta Wings of desire filmeak besteak beste Peter Handke eta Sam Shepard zinemagile entzutetsuekiko elkarlanen fruitu dira, bai ikuslego eta baita kritikak ere ondo hartuak. Handkeren The Goalie's Anxiety at the Penalty Kick eleberria Win Wendersek zinemara eramana izan zen The Goalkeeper's Fear of the Penalty filmearen bitartez. Handkek Wing of Desire eta Until the End of the World filmeen gidoiak idatzi zituen Wendersekin batera, bietan Solveig Dommartin delarik protagonista. Wendersek hainbat dokumental entzutetsu ere zuzendu ditu, horien artean musikari kubatarrei buruzko Buena Vista Social Club (1999) eta blues estatubatuarra gaitzat duen The Soul of the Man (2003) nabarmentzen direlarik. U2 eta Talking Heads bezalako musika taldeentzako bideoklipak ere zuzendu ditu, Stay (Faraway, So Close!) eta Sax and Violins esaterako. Telebistarako iragarkien artean Carling Premier kanadar garagardoaren Erresuma Baturako iragarkia dago. Emotion Pictures Wendersen liburua, zinema ikasle garaiko bere egunerokoan oinarritua dena, BBC Radio 3k telebistara egokitu zuen Peter Capaldi hartu zuelarik Wendersen papera. Gina McKee, Saskia Reeves, Dennis Hopper, Harry Dean Stanton, eta Ricky Tomlinson ziren telebista saioko beste aktoreetako batzuk. Wenders bere aspaldiko lagun, artista eta kazetari zen Melina Camber Porterrekin elkarlanean ari zen Wim Wenders - Visions on Film izeneko dokumentalean Porter bera hil egin zenean. Gaur egun oraindik amaitu gabe dago dokumentala. Wenders World Cinema Foundationeko kide ere bada. Proiektu hau Martin Scorsesek sortua izan zen historian zehar ukatuak izan diren filmeen berreskuratzea helburu. Filmaka estudio digitalean epai moduan ere aritzen da, oraindik aurkituak izan ez diren filme zuzendarien lana industria profesionalen eskuetara iritsi dadin. 2011an, Richard Wagnerren Ring der Nibelungen 2013 zikloa, Bayreuthe Festivalen taularatzeko hautatua izan zen, artelan handiei omenaldi egiteko bere gaitasunaren erakusgarri. Halaber, proiektua bertan behera geratu zen 3D-n grabatzera setatu zenean, Wagner familiak garestiegi eta kaltegarritzat jotzeagatik. 2011ko Abenduan, Pina bere 3D-ko filmea sustatzen zuen artean arkitekturari buruzko beste dokumental batetan 3D-tan lanean hasia zela azaldu zuen Documentary Channel Blogean. Aldi berean hemendik aurrera 3D-n soilik lan egingo zuela aitortu zuen. Filmografia
Wendersek esanak
Erreferentziak
Kanpo estekak
|