Gaur egun 6.000 pertsona inguru bizi dira bertan, 9 udalerrik osatzen dute zonaldea, Ultzama herriburua eta udalerririk populatuena delarik, bai eta eskualdeari izena ematen diona ere.
N-121-A errepideak Ultzamaldea zeharkatzen du, Iruñetik etorria eta Baztan eta Bortziri alderanzko bidan.
Saioa mendia (1.419 m) eskualdeko ipar-ekialdean dago kokatuta, Baztango mugetan. Ipar-mendebaldean, aldiz, Ireber (1.208 m), Malerreka eta Leitzaldeko mugetan. Hegoaldean, Sakanako ateetan, Erga (1.094 m) dago.
Natur ondareari dagokionez, Orgiko_hariztia nabarmena da zonaldeko baso guzien artean.
Udalerriak
Ezkabarte: 1.797 biztanle 2017an (1.675 bz. 2011an) | 34.16 km2. | 52.61 bz/km2.
Bertako euskara, Iparraldeko goi nafarreraren aldaera, galdutzat jo daiteke Ezkabarte, Odieta, Olaibar, Lantz eta Anuen. Ezkabarten Anotz izan bide zen euskara galtzen azkena, iparraldeko haranetara begira egoteagatik. Bertako Celedonia Zenoz (1908an jaioa) topatu zuen Iruñean Koldo Artolak1980ko hamarkadaren hasieran, eta hari esker bildu ahal izan zituen haraneko euskararen azken apurrak. Olaibarko azken euskaldun zaharra, seguruenik, Olaizko Jose Maria Makirriain izan zen, 1986an hildakoa. Artolari zor diogu oraingoan ere berriemaile hura topatu eta ezagutzera eman izana. Anuen eta Odietan aurrekoetan baino pittin bat beranduago itzaliko zen euskara. Haran hauetan, Lantzen bezala, ez da dagoeneko euskaldun zaharrik. Atetzen gutxi entzun daiteke bertako euskara, eta Beuntza herrian bakarrik, adineko zenbaitek oraindik badakite-eta. Ultzama, Imotz eta Basaburuan dexente hobea da lekuan lekuko euskeraren egoera, baina hiru haranetako zenbait herritan oso edota erabat ahaztua dago.
Gaur egungo egoera
Euskararen Foru Legeak bitan zatitu zuen eskualdea, alde batetik, Ultzama, Basaburua, Imotz, Anue eta Lantz alde euskaldunean, eta bertzetik, Odieta, Atetz, Ezkabarte eta Olaibar eremu mistoan.
2017ko martxoaren 17an, eremu mistoen zabalpenerako proposamenak onartzeaz gain, Atetz udalerria eremu euskaldunera mugitu zen.
Hauek ziren euskaldunen kopurua Ultzamaldean 1996an:
Lantzeko inauteria nabarmentzen da eskualdeko bertzelako ohituren eta festen artean, Nafarroa eta Euskal Herri guztian inauteririk ezagunenetarikoa baita.