Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1833. urtea, Londres. Benjamin Barker (Johnny Depp) bizargin trebea bere emazte Lucy Barkerrez (Laura Michelle Kelly) maitemindua dagoen Turpin epaileak (Alan Rickman) azpijokoz salatua, epaitua eta Australian lan astunak egitera zirgortua da. Zigorra bete ondoren Benjamin "Sweeney Todd" ezizenez eta Anthony Hope (Jamie Campbell Bower) itsasgizonarekin batera Londresera itzuli da. Orain Fleet kaleko bere antzinako bizardenda zegoen solairuan Nellie Lovett (Helena Bonham Carter) andereinoaren gozodenda dago, bertan Turpinek Lucy bortxatu eta ondorioz arsenikoaren bidez bere buruaz beste egin baitzuen. Tooden alaba nerabea Johanna da (Jayne Wisener), oraindi Turpinen ikaslea da, eta bere amaren antzera Turpinen haragikeriazko jomuga. Toddek bere emaztea zena mendekatu nahi du, horretarako Lovett andereinoak gorderik zituen bizarra mozteko bere labanak itzultzen dizkionean bizardenda berrirekiko du.