Alice Through the Looking Glass (euskaraz Alizia Ispiluan Zehar) 2016ko James Bobin ingeles zinema zuzendariak zuzendutako fantasiazko film bat da. Lewis Carroll ingeles idazlearen Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena eleberrian oinarritua dago. Tim Burtonek ekoiztu eta Johnny Depp, Anne Hathaway, Mia Wasikowska, Matt Lucas, Rhys Ifans, Helena Bonham Carter, Sacha Baron Cohen, Alan Rickman, Stephen Fry, Michael Sheen eta Timothy Spall aktoreek antzeztu zuten.
2010eko Alice in Wonderland (Alizia Lurralde Miresgarrian) filmaren jarraipena da. Alan Rickman aktorearen hil aurreko azken filma izan zen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lord Ascotten egoitzan ospatzen den festara bertaratzean, Aliziak (Mia Wasikowska) hunkitu eta festatik ihes egin eta Absolemekin (Alan Rickman) topo egingo du. Orain Beldar Urdin bat da, eta Alizia lurrazpiko mundu harrigarrira itzul dadin lortuko du. Bertan bere iraganeko adiskideekin berrelkartuko da: Untxi Txuria (Michael Sheen), Katu Irribarretsua (Stephen Fry), Muxarra (Barbara Windsor), Erbia (Paul Whitehouse), Tweedledum eta Tweedledee (Matt Lucas), eta Kapelagile Eroa (Johnny Depp), azken hau, zoritxarrez, ez da lehengoa. Kapelagile Eroak bere “ugaritasuna” galdu du, hortaz Miranak Alizia Denbora (Sacha Baron Cohen) bera aurkitzera bidaliko du. Denbora, erdi gizaki-erdi erloju den izaki bitxia, mugagabeko ezerezean bizi eta kronoesfera baten jabe da, Aliziari denboran itzuli eta Kapelagile Eroaren familia salbatzea ahalbideratzen dion metazlezko esfera. Guzti honek, Erregina Txuriaren arabera (Anne Hathaway), Kapelagile Eroa salbatuko omen du.
Aktoreak
Kanpo estekak