Anne Hathaway Brooklynen jaio zen, New Yorken, 1982koazaroaren 12an. Aita Gerald Hathaway abokatua izan zuen eta ama, berriz, Kate McCauley antzezlea, Anneren lanarentzat inspirazio iturri eta laguntza izan dena. William Shakespeareren emaztearen izen bera badu ere, kasualitate hutsa izan zela ematen du. Anaia zaharrago bat du, Michael, eta baita gazteago bat ere, Thomas.
Annek heziketa katolikoa jaso zuen eta, txikitan, moja izateko gogoa adierazi zuen,[3] baina, 15 urterekin, ideia erabat baztertu zuen. Anaia homosexuala zela jakin zutenean, familia osoa aldendu zen eliza katolikotik:
«
Nola defendatu nire anaia maitea hain zorrotz ikusten duen erakundea? ... (...) ... Eliza episkopalean sartu ginen denok. ... (...)... Orain... ezer ez naiz ...[4]
»
Anneren gaztaroaren gehiena Short Hillsen izan zen (New Jersey) eta Millburn High Schoolen graduatu zen. Hortxe hasi zen antzerkian eta New Jerseyko Paper Mill Playhousen egin zituen arte dramatikoko ikasketak. Institutuan zegoen oraindik, estatuko antzezlan hoberenaren lehen saria jaso zuenean.
New Yorkeko Vassar College de Pougkeepsien ere ikasi zuen eta, azkenean, New Yorkeko unibertsitateko Gallatin School of Individualized Studyn. Barrow Group antzeztaldeak antolatutako ikasketa intentsiboko programan onartu zuten lehen nerabe eta bakarra izan zen. Horrez gain, antzerki musikalean ere trebatu zen, formazio zabalez hornitu zelarik eta antzerki mundua zinemaren aurrean jarri zuelarik.
Dantzaria ere bada, New Yorkeko Broadway Dance Centerren prestatuta, eta, lehen sopranoa ere bai, 1998an, Carnegie Hallen bi kontzertutan parte hartuz, All-Eastern US High School Honors Choruseko kide bezala.
Diseinua zaletasuna du eta Lázaro Hernández diseinatzailearekin lan egin zuen proiektu batean.
Adina eta altuera beti izan ziren eragozpen Broadwayn paperak lortzeko orduan. Altuegia zen haurren papera egiteko, baina, pertsona helduaren papera egiteko, berriz, gazteegia zen. Hala ere, New Yorkeko Carnegie Halleko agerpenetik 3 egunetara, telebistako serie baterako hartu zuten Anne: Get Real. Telesailak ez zuen luze iraun, baina Meghan Greenen ahizpa zaharrenaren paperak oso kritika onak ekarri zizkion eta 2000ko Teen Choice Awardseko drama aktorea hoberenerako izendatu zuten.
Handik 2 urtera etorri zen zinemarako jauzia, The Other Side of Heaven draman Christopher Gorhamen ondoan egin zuenean lan. Zeelanda Berrian ekoizpena hasi baino lehen, Anne Garry MarshallenThe Princess Diaries komediako Mia Thermopolis en papererako castingera aurkeztu zuen bere burua eta errege familiako kide zen San Frantziskoko nerabea izan zen ikusi zen lehen lana. Julie Andrews (amona), Hector Elizondo (kontseilaria) edo Heather Matarazzo (Miaren laguna) izan zituen lankide eta Hathawayk publiko eta kritikaren iritzi hoberenak jaso zituen. Horrela esan omen zion Garry Marshallek:
«
Sekula ez dakizu film batek arrakasta izango duen. Lanean ari zaren bitartean ondo pasatzea da nire aholkua![5]
»
The Other Side of Heaven filmak, berriz, ez zuen horrelako arrakastarik izan, baina Anneren ibilbidea geldiezina zen jada.
2004an, Gerard Butler en Le Fantôme de l'Opéraren egokitzapenean lan egiteko aukera izan zuen, baina uko egin zion Walt Disney Pictures konpainiarekin zuen kontratua zela-eta.
2004an, Disneyk The Princess Diaries 2: Royal Engagement filmaren ekoizpena hasi zuen eta Annek The Princess Diaries filmean egin zuen pertsonaia bera errepikatu zuen, oraingoan senar baten bila, tronua lortu nahi bazuen behintzat.
Haurrentzako zineman jarraituz, 2005ean, Hoodwinked! animazio zintan ahotsa jarri zion ipuinaren protagonistari. Abestu ere egin zuen soinu bandan.
Trantsizioa
The Princess Diaries 2: Royal Engagement erabateko aldaketa izan zen Hathawayn lanean eta Annek Julie Andrewsen aholkuari jarraitu zion haur filmetatik alde egiteko: eskarmentu handiko aktoreak S.O.B filman egin zuen bezala (1981), biluzik agertzea zen botika hoberena, betiko paperetatik alde egin ahal izateko. Anne elkarrizketetan hasi zen haur zinematik alde egiteko gogoa adierazten eta ur ausartetan sartzeak ez liokeela beldurrik emango. Horrelaxe iritsi zitzaion aukera, Havoc zinema independentean, estimulu berrien bila zebilen goi mailako nerabe matxino baten paperean, droga eta ustelkerian bukatuz. Beraz, bat-bateko haustura izan zen haur bertsioarekiko.
Hala ere, Anneren sariak eta profesionaltasuna Brokeback Mountain filmarekin etorri ziren. Ang Leek aukeratu zuen Jake Gyllenhaalen emaztearen papera egiteko eta filmak sari andana jaso zuen.
2006an, The Devil Wears Prada filmarekin Hathaway goranzko bidean kokatu zen erabat. Miranda Priestly (Meryl Streep) moda editatzaile zorrotzaren asistente pertsonala izateko xedean New Yorkera iritsi berri den Andy Sachs gaztearen papera ezin hobea izan zen Annentzat. Papera ez zen beste mundukoa, baina oso ondo erantzun zion Meryl Streepen maisu lanari eta ez zen batere atzera geratu harekiko. AEBn bakarrik, filmak 125 milioi dolar baino gehiago lortu zuen eta adin guztietako publikoak ezagutu zuen Anne.
2007an, Becoming Jane filma etorri zen eta Annerena izan zen paper garrantzitsuena lan honetan, Jane Austen britainiar idazlearena, alegia. Garaian kokatzeko, dokumentazio lan handia egin behar izan zuen eta britainiar azentua bereganatzeko ere bai. Erabat sartu zen Janen paperean:
«
Berriro irakurri nuen Janen obra osoa eta beste biografia batzuk ere bai. Entsegu kritikoak, gutunak eta horrelakoaz gain, Erregentziaren garai horretaz dokumentatu nintzen. Eskuratzen nuen oro irakurtzen nuen. Zuzendariak liburuak eskutik kentzen zizkidan momentua iritsi zen, nik ez bainion garaia eta gidoiaren arteko inkongruentziak aurkitzeari uzten.[6]
»
Gaur egun
Karrera geldiezinean zegoen, jada, Anne.
2008an 3 estreinaldi izan zituen. Get Smart (gaztelerazko Superagente 86) akzio filmean, 99 agentea izan zen. Passengers draman naturaz gaindiko thriller batean sartu zen. Baina, benetako jauzia Jonathan DemmenRachel Getting Married izan zen. The Silence of the Lambs filmaren zuzendariarekin, Hathawayren trebezia begi-bistan geratu zen Kymen paperean. Begizulo ilunekin, karrera osoan antzeztu zuen pertsonaia konplexuena tokatu zitzaion eta kritika ezin hobeak ekarri zizkion horrek. Disneyren artista ohia atzean geratu zen betirako eta Oscar edo Urrezko Globoetarako izendatu zuten lehenengoz.
2011ko urrian, Tom Hooperren Les Misérables filman hartu zuen parte, Fantineren paperean eta Hugh Jackman eta Russell Crowen ondoan. Ilea motz-motz agertu zen eta 2012koabenduaren 25ean estreinatu zutenean AEBetan, arrakasta izugarria izan zuen, sari garrantzitsu gehienetarako izendapenak jasoz. Horiez gain, 2013kootsailaren 24an, Akademiak aktorea hoberenaren saria ere eskaini zion.
Beti gogoratu du Judy Garland edo Audrey Hepburnen estiloa. Maiz izan da aldizkarien azala eta, 2006an, People aldizkariak munduko 50 emakumeren artean kokatu zuen. Beste esparru batean, berriz, 2008an, LancômekMagnifique koloniaren irudi hartu zuen.
Filmografia
Zinema
Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
2008ko Austingo zine kritikoen elkartearen saria Broadcast Film Critics Association saria Chicagoko zine kritikoen elkartearen saria Dallas-Fort Worth Film Critics Associationen saria National Board of Review Festival Internacional de Cine de Palm Springs - Palma Desértica por Premio al Logro PRISM Award Southeastern Film Critics Associationen saria Izendapena: Oscar saria Izendapena: Broadcast Film Critics Association saria Izendapena: Urrezko Globoa - ]] Izendapena: Gotham sariak Izendapena: Independent Spirit Award Izendapena: London Film Critics Circle Izendapena: New York Film Critics Circle Awards Izendapena: Sociedad de Críticos de Cine Online saria Izendapena: Satellite saria - Drama]] Izendapena: Sindicato de Actores
2009
Bride Wars
Emma Allen
Teen Choice Awards: Komedia Izendapena: MTV Movie saria Izendapena: MTV Movie saria Izendapena: Teen Choice Awards Izendapena: Teen Choice Awards
Scream Awards Izendapena: Teen Choice Award - Emakumea
Love and Other Drugs
Maggie Murdock
Satellite - Musikal edo Komedia - Musikal edo Komedia Izendapena: Urrezko Globoa - komedia edo musikal Izendapena: Washington D.C. Area Film Critics Association saria
2011
Río
Jewel
Ahotsa Izendapena: Teen Choice Awards Izendapena: People's Choice saria
One Day
Emma Morley
Izendapena: People's Choice Awards (2012)
2012
The Dark Knight Rises
Catwoman/Selina Kyle
LAFCA saria New York Film Critics Circle saria : 2013 Kids' Choice Awards Izendapena: Broadcast Film Critics Association Izendapena: People's Choice Awards (2013) Izendapena: People's Choice Awards (2013)
Satellite - Filma Sindicato de Actores saria Southeastern Film Critics Association saria Toronto Film Critics Association saria (2.a) Asociación de Críticos de Cine de Utah saria Washington D.C. Area Film Critics Association saria Washington D.C. Area Film Critics Association saria Círculo Femenino de Críticos de Cine de Estados Unidos saria Izendapena: Broadcast Film Critics Association saria Izendapena: Asociación de Críticos de Cine de Chicago saria Izendapena: Phoenix Film Critics Society saria Izendapena: San Diego Film Critics Society saria Izendapena: San Diego Film Critics Society saria Izendapena: Sindicato de Actores saria Izendapena: St. Louis Gateway Film Critics Association saria Izendapena: Vancouver Film Critics Circle