Anne Revere New Yorken jaio zen eta Paul Revere abertzalearen ondorengoa zen. Antzerki taldeetan hasi zuen bere ibilbidea eta 1931n Broadwayn debutatu zuen. 1934 eta 1951 artean, hiru dozena filmetan parte hartu zuen, eta normalean amaren rola antzeztu zuen.
1951n aktoreen sindikatutik dimititu zuen Alderdi Komunistako kide zenean. Geroago, uko egin zion Estatubatuarren Aurkako Jardueren Batzordearen aurrean deklaratzeari, eta zerrenda beltzean sartu zuten. Bi hamarkada eman zituen antzeztu ezinik.