Meryl Louise Streep (Summit, 1949koekainaren 22a - ) Estatu Batuetako aktorea da. Hirutan irabazi du Oscar Saria, eta izendapenei dagokienez, errekorra dauka 21ekin. Hori guztia dela eta, bere belaunaldiko aktore hoberenetakotzat jotzen da Meryl Streep.[1]Urrezko Globoetarako 31 izendapen jaso ditu, eta zortzi aldiz izan da irabazlea. Horrela, historian beste inork baino hautagaitza gehiago lortu ditu. Bere ibilbidean, besteak beste, bi SAG, bi BAFTA eta Grammy sarietarako bost izendapen ere izan ditu. 2004an American Film Institute erakundeak omendu zuen, interpretazio-arteen bidez kultura estatubatuarrari egindako ekarpenagatik, eta saria jaso zuen aktorerik gazteena izan zen. 2008an Donostia Saria jaso zuen.[2] 2010ean, Arteen Domina Nazionala eman zion Barack Obamak.[3]
Biografia
Mary Wolf (Wilkinson) artista komertzialaren eta Harry William Streep, Jr., farmaziako exekutiboaren alaba zen. Aitaren arbasoak suediarrrak eta alemaniarrak ziren eta amarenak ingelesak, irlandarrak eta alemaniarrak.[4][5]Opera gogoko zuen.[6] 12 urterekin hasi zen ahotsa lantzen eta institutuan hasi zen antzezten. 1971ean Vassar Collegen graduatu zen, New Yorken, antzerki eta jantzien diseinuan. Drama ikssketak egin zituen Yale Unibertsitatean, non arte ederretako masterra lortu zuen 1975ean.[7]
Aktorea
70eko hamarkada
Yalen graduatu ondoren, Streepek New York eta New Jerseyko antzerki-ekoizpen ugaritan parte hartu zuen, besteak beste, Shakespeare in the Park jaialdian Sam Waterston eta John Cazalerekin batera. 1975ean egin zuen debuta Broadwayn. Bi urte geroago bere lehen film luzean agertu zen, Julia (1977), baina The Deer Hunter (1978) filmarekin lortu zuen Streepek ezaguna izatea eta Oscarretarako lehen nominazioa, nahiz eta bere papera ez zen protagonista. Urte berean, Holokausto telebistako minisailetako protagonista izan zen, eta Emmy sari bat irabazi zuen.
80eko hamarkada
Hurrengo 10 urteetan, Streepek Hollywoodeko aktore dramatiko onenaren ospea berretsi zuen. Kramer vs. Kramerren (1979) — seme gaztea utzi eta gero zaintza berreskuratzeko borrokan ari den ama gisa — eta Sophie 's Choice (1982) — nazien kontzentrazio-esparru batetik bizirik atera zen poloniar bat — interpretazioekin Akademia Sariak irabazi zituen, bigarren mailako aktorea eta aktore nagusia kategorietan. Emakume viktoriar bat erretratatu zuen The French Lieutenant 's Woman (1981) filmean, Silkwood-en (1983) ekintzaile bat eta Isak Dinesen daniar aristokrataOut of Africa (1985) filmean. Cannesko Zinemaldian eta New Yorkeko Zinema Kritikarien Zirkuluan emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen A Cry in the Dark (1988) filmean egindako antzezpen hunkigarriagatik. 1984 eta 1990 urteen artean sei People 's Choice Awards sari jaso zituen aktore faborito gisa.[7]
The Hours (2002) filma Virginia Woolfen Mrs. Dalloway eleberrian oinarrituta zegoen. [10] 2003an, Streepek Akademiaren 13. saria jaso zuen. Oscar sarietarako beste izendapen bat lortu zuen (emakumezko aktore onenarena) The Devil Wears Prada (2006) filmarekin.[11] 2008an, Mamma Mia! filma musikala egin zuen. [12] Eta, urte horren amaieran, Philip Seymour Hoffmanekin aritu zen Doubt filmean. [13]Azken film horrekin Akademia Sarirako beste izendapen bat lortu zuen. Gainera, Julia Child chef estatubatuarraren erretratua egin zuen Julie & Julia (2009) filmean, eta Urrezko Globo Saria eta Oscarretarako 16 izendapen jaso zituen.[14][7]
2010eko hamarkada
The Iron Lady filmean (2011) Margaret Thatcher pertsonaia interpretatu zuen eta, horri esker, bere lehen BAFTA, Urrezko Globo bat eta bere hirugarren Oscarra lortu zituen.[15][16][17][18]
2015aren amaieran, Suffragette filmean, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako Emmeline Pankhurst lider sufragista britainiarra interpretatzeko aukeratu zuten.[19]
Bere ofizioan perfekzionista eta bere pertsonaien prestaketan zorrotz aritzen da.[6]
Amonak hiru seme-alaba zituen eskolan, eta golf-zelaira joan eta aitona atera behar zuen eskolako batzarreko hauteskundeetara joan zedin, berak ezin izan baitzuen botoa eman. Hori oso presente izan dut nire bizitzan. Eskubideak kendu zizkiguteneko oroitzapen hori ikastea garrantzitsua da. (Meryl Streep) [25]
↑August, Bille. (1994-04-01). The House of the Spirits. Constantin Film, Spring Creek Productions, House of Spirits Film (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
↑Eastwood, Clint. (1995-06-02). The Bridges of Madison County. Warner Bros., Amblin Entertainment, Malpaso Productions (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
↑Daldry, Stephen. (2003-02-14). The Hours. Paramount Pictures, Miramax, Scott Rudin Productions (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
↑Frankel, David. (2006-06-30). The Devil Wears Prada. Fox 2000 Pictures, Dune Entertainment, Major Studio Partners (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).