Isaac Davis adin ertaineko newyorktarra da. Bere lana, telebistarako gagak idaztea, gorroto du. 17 urteko bere emaztegaia, Tracy (Mariel Hemingway), ez du maite, eta Jill (Meryl Streep) emazte-ohi lesbiana ito nahiko luke beren ezkontzako intimitateak biltzen dituen liburua idazten ari delako. Mary (Diane Keaton) ezagutuko du, bere lagun handienaren maitalea, eta hartaz maiteminduko da. Bizitza berri bat hasteko ideia dabilkio buruan: emaztegaia utzi, Maryrekin oheratu eta lana utzi...[1]