Whatever Works

Whatever Works
Jatorria
Argitaratze-data2009
IzenburuaWhatever Works
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa
Iraupena92 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Woody Allen
Gidoigilea(k)Woody Allen
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaLetty Aronson
EdizioaAlisa Lepselter (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaSanto Loquasto
Bestelako lanak
MusikagileaCliff Eidelman (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaHarris Savides
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York

sonyclassics.com…
IMDB: tt1178663 Filmaffinity: 550645 Allocine: 134107 Rottentomatoes: m/whatever_works Mojo: whateverworks Allmovie: v466239 TCM: 737731 Metacritic: movie/whatever-works TV.com: movies/whatever-works Netlix: 70114945Edit the value on Wikidata

Whatever Works (euskaraz Baldin badabil) Woody Allenek zuzendu eta idatzitako 2009ko filma da. Bere antzezle nagusiak Larry David, Evan Rachel Wood eta Patricia Clarkson dira. 2009ko apirilaren 22an Tribecako Zinemaldian estreinatu zen, Estatu Batuetan komerzialki berriz ekainaren 19an estreinatu zen[1].

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma honetan Larry David aktoreak Woody Allen zuzendariaren nolabaiteko alter egoa antzezten du. Bere pertsonaia Boris Yellnikoff da, umore txarreko misantropoa, honek ustekabean hegoaldeko neska gazte bat ezagutu (Evan Rachel Woodek antzeztua) eta berarekin erabat bitxia izango den maitasun-harremana bati hasiera emango dio, nahiz eta neskaren gurasoek (Ed Begley eta Patricia Clarkson) harreman honi oztopo ugari jarri. Yellnikoffek izu-ikara krisiak jasan ohi ditu, bere burua jeinu buruargitzat du, mekanika kuantikoko Nobel Saria irabazteko puntu-puntuan egon zen. Bere buruaz kontzeptu ezin hobea du eta gainontzeko gizakiekiko iritzi erabat ezkorra.

Aktoreak

Ekoizpena

1970eko hamarkadako gidoi batean oinarritua dago, antzele nagusia izango zen Zero Mostel aktorearen heriotza ondoren Allenek proiektua txokoratu eta zenbait hamarkadetan zehar aktore egokia topatzeko zain egon zen. Nahiz eta zuzendari eta gidoilariak pertsonaia nagusia beregan oinarritua ez dagoela esan ("Baina Boris sortu dudan pertsonaia da. Ez naiz berarekin zehazki identifikatzen, nere sentipenen muturreko gehiegikeria da"), bien arteko parekotasunak nahiko nabariak dira.

2004ko Melinda and Melinda filmaren ostean, Whatever Works estatubatuar lurrean filmatu duen lehenbiziko filma da, zehazki esateko bere jaiolekua den New York hirian[2]

Harrera

Bere estreinaldia 2009ko apirilaren 22an Tribecako zinemaldian izan zen, irekiera ekitaldiko filma izan zelarik, bere mundu mailako estreinaldia 2 hilabete geroago izan zen, ekainaren 19an, nahiz eta modu mugatuan izan: 9 antzokietan soilik, bere lehenengo astean 266.162 dolarretako etekinak lortuaz.

2009ko abuztuaren 9ko egunean hamaika milioi dolarretako irabaziak bereganatuak zituen.

Estreinaldi datak

Hauek estreinaldi data garrantzitsuenetako batzuk dira:

Soinu banda

Soinu banda Razor & Tie diskoetxeak 2009ko ekainaren 30ean kaleratu zuen, musika klasikoa eta 1930 eta 1940. hamarkadako jazz eta swing musiken nahasketa bat da, amaieran Larry David musikariak "Zorionak Zuri" abestia abesten duelarik[3].

  1. "Hello I Must Be Going", Groucho Marx and Cast.
  2. "Salty Bubble", Tom Sharpsteen and His Orlando.
  3. "Butterfly By", Heinz Kiessling.
  4. "Honeymoon Swoon", Werner Tautz.
  5. "If I could be With You", Jackie Gleason.
  6. "Bederatzigarren Sinfonia" Re minorren, Opus 125 "Choral" Molto Vivace, egilea Beethoven, Errege Orkestra Filamonikoak joa.
  7. "Marcha nupcial", egilea Felix Mendelssohn, Errege Orkestra Filarmonikoak joa.
  8. "Bosgarren Sinfonia" Do minorren, egilea Beethoven, interpretada por la Orquesta Filarmónica Real.
  9. "Desafinado", Stan Getz eta Charlie Byrd.
  10. "Spring Will Be a Little Late This Year", Red Garland.
  11. "Meniniha Flor", Charlie Byrd.
  12. "Auld Lang Syne", Dick Hyman and His Orchestra.
  13. "Happy Birthday to You", abeslaria Larry David.

Erreferentziak

Kanpo estekak