Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Platerak garbitzen lan egiteaz nazka-nazka eginda, Ray Winklerrek bere bizitzako lapurreta izango dena burutzeko lapur-talde bat bildu du. Estalkia: banketxe baten ondoan dagoen gaileta-denda. Bere emaztea dendan lanean ari den bitartean, sotoan, gaizkile-taldea kutxa gotorrerantz tunel bat zabaltzen saiatuko da. Lapurreta desastre hutsa gertatu da, baina gaileta-dendak izan duen arrakasta ikaragarriaren ondorioz, denak miliodun bihurtuko dira, estatus berri horretarako ez dirudite oso prestatuta baina.[1]