Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lenny (Woody Allen) kirol kazetaria eta Amanda (Helena Bonham Carter) arte galerista seme-alabarik gabeko bikotea dira, horregatik, haur bat adoptatzea erabakitzen dute. Laister umearen adimen handiaz jabetuko dira, hortaz Lennyk jakinminez haren ama biologikoa topatzeko asmoa izango du. Aparteko andere buruargia topatuko zuelakoan, non emagaldu hezigabe, ergel eta txoriburu bat topatzen duen (Mira Sorvino). Istorio guzti honek sekulako gertakizun xelebre eta barregariak sortaraziko ditu, batez ere asmo onekoa baina txepel hutsa den Lenny lotsatia eta emagaldu lotsagabe eta ezjakinaren arteko izaera ezberditasunak direla eta. Emagaldua azken finean bere semetxoa adopzioan emateagatik guztiz atsekabetua dago, eta Lenny ezagutzeak bizimodu txarra laga eta bide zuzenari berrekiten lagunduko dio.
Filmaren tramarekin batera, zinemagileak greziar antzerkigintza klasikoko koru bat ere tartekatzen du, honek greziar eskola zaharraren legez istorioaren "tragedia" azaltzen du. Halere, koru honen solasa txantxez betea dago; adibidez, une batean koruak jainkoen jainko den Zeusi deitzen diote, baina hau ez dagoenez, erantzungailu automatikoan mezua lagako diote