Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Jerry Falk idazlekume gazte bat da, teorian bizitza osoa aurretik daukana. Alabaina, aspalditik psikoanalistarengana doa, bere idazle-karrera ez da garatzen hasi eta azken boladan bere neska-lagunak ez du berarekin sexua lehen bezain gustuko. David Dobel, ofizio bera duen idazle beterano batek, bere aholkulari bihurtu eta arazo guzti hauek gainditzen lagundu nahiko dio, bere aholkuak erradikal samarrak izango dira baina.[1]