Alter ego (latinezbeste ni) pertsona baten bigarren pertsonalitatea edo izaera adierazteko erabiltzen den lokuzioa da. XIX. mende hasieran erabili zen aurreneko aldiz, lehenbiziko psikologoek eskizofrenia deskribatu zutenean.
Alter ego esapidea maiz erabiltzen da literatur analisietan, psikologikoki berdinak diren pertsonaiak deskribatzeko, baita obra bateko pertsonaia egilearen alter ego modura deskribatzeko ere, pertsonaia horrek autoreak hala nahita, bere antza duenean.
Alter ego literarioaren adibide kanoniko bat 1886koRobert Louis StevensonenStrange Case of Dr Jekyll and Mr Hyde nobelan dago. Liburu horretan alter egoa erabili zuen egileak ongia eta gaizkia pertsona beraren baitan existitzen zirela adierazteko. Edward Hyde pertsonaiak Jekyll doktorearen "beste ni"-a errepresentatzen du kasu horretan, gizarte arauek geldiarazten duten psikopata bat, doktorearekin gorputza partekatzen duena.