George Gershwin (Brooklyn, New York, AEB, 1898ko irailaren 26a - Kalifornia, AEB, 1937ko uztailaren 11) Estatu Batuetako musikagile eta pianista izan zen.
Biografia
Jatorriz Errusiakoa zen familia judu batean jaio zen. Haurtzaro gogorra izan zuen New Yorkeko kaleetan. Charles Hambizer eta Kilenyi izan zituen irakasle. Broadwayko antzerkietarako musika-lanak idatzi zituen hasieran, baina jazz-estiloko lanak ditu ospetsuenak. Bere obraren osagai asko jazzetik eta ragtimetik hartu zituen.
Pianorako eta orkestrarako Rhapsody in Blue (1924) lan ospetsua egin zuen, eta pianorako Concerto en fa (1925) obra. Idatzi zituen beste obra batzuk: komedia musikal ugari, horien artean famatuena Lady, be good; filmetarako musika; poema sinfoniko bat, An American in Paris (1928); Second Rhapsody (1932), eta opera bat, Porgy and Bess (1935).
Erreferentziak