Bitxikeria gisa, Christopher Lee eta Jonathan Frid aktore beteranoen zinemako azken agerpena film honetan burutu zuen (azken aktorea film hau oinarrituta dagoen jatorrizko izenburu berdineko telesaileko protagonista izan zen). Alice Cooper rock abeslariak ere antzezpen labur bat burutu zuen.
Argumentua
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1760, Collins familiako senideak haien familiari jaurtitako madarikazio batetik ihes egin nahian Liverpool hiritik Maine estatuko Collinsport arrantzale herrira lekualdatu dira, han Collinwood etxaldea eraikiko dute.
16 urte geroago, 1776, Barnabas Collins (Johnny Depp), familiako semea eta planta oneko gizaseme gaztea gizon aberatsa eta boteretsua bilakatu da, eta bere etxaldeko Angelique Bouchard (Eva Green) neskamea maiteminduarazi eta bihotza apurtuko dio. Baina Angelique atsekabetua sorgin bat denez, Barnabas heriotza bera baino askoz ere okerragoa den patu gupidagabe bat izatera madarikatuko du: banpiro bilakatu eta bizirik lurperatua izango da. Bi mende beranduago, jada 1972an, Barnabas bere hilobitik atera eta erabat ezezaguna zaion mundu berri batekin topo egingo du.