Abraham Lincoln: Vampire Hunter (euskaraz Abraham Lincoln: Banpiro-Ehiztaria), 2012ko Timur Bekmambetov errusiar-kazakhstandar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoitzitako fantasia, ekintza eta beldurrezko film bat da. Seth Grahame-Smith idazlearen 2010eko izenburu berdineko leberrian oinarritua dago. Benjamin Walker, Dominic Cooper, Anthony Mackie, Mary Elizabeth Winstead, Rufus Sewell eta Marton Csokas aktoreak antzeztu zuten.
Abraham Lincoln, AEBetako 16. presidentea banpiro-ehiztari gisa agertzen da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Abraham Lincoln (Benjamin Walker), AEBetako presidentea izateaz gain, mutikoa zela naturazgaindiko izaki batek bere ama nola hiltzen zuen ikusi ondoren, banpiro-ehiztaria ere bazen, eta Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan ere haiei eta Adam (Rufus Sewell), AEBetako banpiroen buruzagiari aurre egin beharko die.
Aktoreak
Kanpo estekak