Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Gotham hiria gizateriaz mendekatu nahi duen gizon baten mehatxupean dago, haren aurpegia azidoak desitxuratua izan zenez beere buruari Bi-Aurpegi (Tommy Lee Jones) deitu ohi dio. Bestaldee, munduaren nagusi bilakatu nahi duen psikopata batek (Jim Carrey) gizakien garun-ondak bereganatu ditzazken gailu bitxi bat asmatu berri du. Bi gaizkileak heuren helburuak lortzeko asmoz elkartuko dira. Batman eta Robinek (Val Kilmer eta Chris O'Donnell) biei aurre egin beharko die.