Munduko zazpi mirari berriak2007kouztailaren 7an nazioarteko lehiaketa batean aukeratu ziren munduko zazpi tokiei deritze. Enpresa pribatu batek antolatu zuen, antzinate klasikoko munduko zazpi mirariak oinarri harturik. New Open World Corporation (NOWC) enpresa pribatuaren sortzaile Bernard Weber zinegile suitzarrak abiarazi zuen ekimena.
Bozketa sistema
Parte hartu nahi zuen edonork erakundearen webgunean e-posta bat erregistratu behar izan zuen eta bere gustukoak aukeratu. SMS bidez ere bozkatu ahal izan zen, baita ordaindu beharreko telefono zenbaki batera deituz ere. Praktikan, ez zegoen eragozpenik norbaitek behin baino gehiagotan bozkatzeko, beti ere, beste telefono edo helbide elektroniko bat erabiliz gero. Hautagai bakarraren alde bozka zitekeen eta, bi dolar estatubatuarren truke, ziurtagiri bat jaso. Erakundeak lehiaketarekin lotutako oroigarriak saldu zituen.
Hasieran, erakunde antolatzaileak egin zuen zerrenda luze batetik zazpi hautagai aukeratu zituen. Zerrenda gero handitu egin zen, jendeak edo herrialdeek halaxe eskatuta. Bozketaren azken hilabeteetan, ordu arte gehien jaso zituzten 21ek baino ez zuten parte hartu.
Azken etapan, Egiptoko gobernuaren kexuen ondorioz, Gizako piramideak zerrendatik kendu ziren, ohorezko hautagai titulua emanda, antolatzaileek trebeki disimulatuta, antzinate klasikoko munduko zazpi mirarietatik zutik dirauen bakarra delako.
Munduko zazpi mirari berriak aukeratzeko, ehun milioi boto baino gehiago eman ziren, bozen jatorria eta pertsona bakoitzak emandako bozen kopurua mugatu gabe, mundu osotik.
Historiako lehendabiziko Internet, telefono eta SMS bidezko bozketa erraldoia da, mundu osoko parte hartzaileentzat irekia.
Munduko biztanleen laurdenak (1.600 milioi lagunek inguru) zuzenean ikusi zuen 2007kouztailaren 7an bozketaren emaitzen iragarpena, Lisboatik igorrita.
Zazpi mirari berrien iragarpen zeremonia 160 telebista katek eman zuten 170 herrialderentzat baino gehiagorentzat.
Zazpi mirari berrietatik, bat ere ez dago herrialde aurreratuetan.
Telefono, ordenagailu eta Interneterako konexio gehienak herrialde aurreratuetan daude.
Bozketaren lehen fasean, UNESCOko partaide diren herrialdeen erdiek zuten monumentu azpimarragarriren bat lehiaketan parte hartzen; horrek eraikin horiek aurkitzen diren herrialdeetako gobernuen laguntza politikoa sortu zuen.
Zazpi mirari horietatik, UNESCOk sei jada Gizateriaren ondare izendatu ditu, 2008ko zerrendaren arabera.
Behin munduko zazpi mirari berriak aukeratuta, orain, naturako zazpi mirari berriak aukeratzeko asmoa dago.
Ohorezko miraria bozketatik kanporatu zuten, antzinakoena eta Antzinako zazpi Mirarietatik zutik dirauen bakarra dela argudiatuz. Nolanahi ere, Egiptoko autoritate kulturalen oposizio gogorragatik kanporatu zen, Zahi Hawassek bezala, egiptoar gobernuko Antigoaleko Gauzen Kontseilu Goreneko idazkari orokorrak lehiaketari "publizitate operazio" hutsa iritzi baitzion.
UNESCOk kanpaina ez bermatzea erabaki zuela adierazi zuen, kontu mediatikoa izan zela uste izan baitzuen, eta Weberren izen pertsonalean egina. Adierazi zuenez, ez da nahikoa monumentuen balio sentimentala edonolako zerrenda batean sartzeko. Horrez gain, bozketa ez zela unibertsala esan zuen, kanpoan uzten baitzituen Interneterako konexiorik ez duten milioika pertsona, eta hautagaien zerrenda irizpide ez oso zientifiko eta ez hezitzaileen arabera egin zela. Bestalde, UNESCOren estatutuek ez dute erakundea munduko mirari izendatzeko ahalbidetzen, baina bai toki edo monumenturen bat Gizateriaren Ondare izendatzeko.
Batzuen ustez, xede ekonomikoko egitasmoa izan zen (telefonoz bozkatzeko ordaindu behar izateagatik, adibidez), Bernard Weberrek egitasmo horretako irabaziak monumentuak eraberritzeko erabiliko zirela esan zuen arren.
Arte aditu batzuek beste kritika bat egin zuten, zazpi mirariak bozketa bidez aukeratu izanagatik, meritu artistikoa hala aukeratzen ez denean, are gutxiago, ezagutza artistikorik ez dutenek erabakitzen badute.
Beste batzuek (Chichen Itzako zuzendariak), adibidez, halako ekimenek diskriminazioa eta lehiakortasuna bultzatzen dutela jakinarazi zuten.
Egipton, zenbait jendek Gizehko piramideek Sydneyko Opera Antzokiaren moduko eraikin modernoekin ez dutela zertan leihatu uste dute: egitasmoa zentzugabea dela diote eta Bernard Weber kritikatu dute, halaber.
Jende askok Internetik, telefonorik edo dirurik ez izatea ere kritikatu zen.
Bibliografia
Cox, Reg, and Neil Morris, "The Seven Wonders of the Modern World". Chelsea House Publications: Library. Octubre de 2000. ISBN 079106048
Cox, Reg, Neil Morris, and James Field, "The Seven Wonders of the Medieval World". Chelsea House Publications: Library. Octubre de 2000. ISBN 0-7910-6047-0
D'Epiro, Peter, and Mary Desmond Pinkowish, "What Are the Seven Wonders of the World? and 100 Other Great Cultural Lists". Anchor. 1 de diciembre de 1998. ISBN 0-385-49062-3