Atenas[1][2][3] (grezieraz: Αθήνα, Athína, /aˈθina/ ahoskatua; antzinako grezieraz: Ἀθῆναι, Athēnai) Greziako eta Atika eskualdeko hiriburua. Izena Atena jainkosaren omenez du. Mendiz inguraturiko ordoki batean dago, Akropoliaren eta Likabitosko harkaitz-muinoen azpian zabaldurik. Greziako politika, ekonomia eta kulturaren gune nagusia da. Haren inguruan Greziako industrialde garrantzitsuena dago.
Europar Batasuneko 9. metropoli-barrutirik handiena da, 3,7 milioi biztanle ingururekin.
Akropolian aurkitu den kultura-aztarnarik zaharrena Neolito bukaerakoa da. Mitologiaren arabera, pelasgoen AtenajainkosaPoseidon jainkoari nagusitu zitzaion, eta izena eman zion hiriari. Atenas eta Atikako tribuen egituraketa joniarrek moldatu zuten, K.a. 2000. urtearen inguruan han egokitu zirelarik. Atenasko errege mitikoen tradizioa historiaurrearen argigarri da gaur egun. Atenastarrak, beren buruak bertakotzat iritzirik, Kekrops, hiriaren fundatzailea, eta Eriktonios, haren ondorengoa, lurpeko sinesteekin lotu zituzten. Elezaharrek Knossosekiko harremanak (Dedalo), Minok Atenasi ezarritako setioa (Androgeo), Egeoko erreinaldien garaian Atenasek nozitu behar izan zituen mendekuak, Teseo askatzailea (Minotauro) eta amazonen aurkako gudua ekartzen dituzte gogora. Kodros, elezaharretako azkeneko erregea, doriarren aurkako gerrako heroia izan zen. Pelasgoen harresia (Akropolian badira aztarna batzuk) etsaien aurkako babesa izan zen. Atenasek eta Atikak, doriar inbaditzaileengandik babesturik, Asia Txiki aldera talde handitan jo zuten, eta, joniarrez gainera, Beoziako iheslari eoliarrak ere hartu zituzten.
Aristokraziaren gobernua, tirania eta berrikuntzak
Greziaren Erdi Aroa izena eman zaion garai iluna gainditu ondoren, etengabeko aurrerakuntza izan zuen Atenasek alderdi guztietan, Grezia guztira hedatu zen dekorazio geometrikoko zeramika lekuko (K.a. X-VIII. m.). Gizarte-egiturak (4 tribu joniar, 3 phratria-tan banatua bakoitza, phratria bakoitzak hainbana genos) erraztu egin zuen lurjabeen aristokraziaren etorrera (Eupatridak), erregetza indargabetu eta, azkenik, gobernu aristokratikoa ezarri zuena (K.a. VII. m.).
Alabaina, phratrietan txertatu ziren merkatari aberatsen klase berrien bizilekuak eta, batez ere, jabe txikientzako pobrezia eta esklabotasunerako bidea ekarri zituen nekazaritzaren krisiak gizarte-altxamendu handiak eragin zituzten. Kilonen tirania-saioaren ondoren (K.a. 632), berrikuntza handiko garaia etorri zen: Drakonek zuzenbide pribatuko legeak idatzi zituen (K.a. 621 aldera), Solonen berrikuntza politiko eta soziala K.a. 594an (zorren ezeztapena, oinordetza-zuzenbide liberala, Laurehunen Kontseilua (bule), Prutaneion, Heliaia [Atenasko epaitegi herritarra]), eupatrideek auzitegietan zeukaten erabateko nagusitasunaren ezeztapena. Erreforma horiek berebiziko eragina izan zuten ekonomian eta kulturan, eta haietako batzuk hausteak herri-matxinada berriak ekarri zituen. Tiraniak (K.a. 560-510), behe-klaseetan oinarriturik, Solonen konstituzioa finkatu eta Atenasen inperioa hedatu zuen, Korinto eta Sirakusaren itsas nagusitasuna itzaliz, Delos eta Kalki hiriak menderatuz eta Kersoneso penintsula kolonizatuz. Kultura arloan eginiko aurrerapena askoz ere garrantzitsuagoa izan zen. Eraikuntza erraldoiak, Palatinaikos eta Dionisos jaiak eta tragediaren sorrera; Homeroren lehen argitalpena, poeta liriko nahiz filosofo handien egonaldi luzeak Atenasen; eskultura eta zeramikaren garapena. Tirania erori ondoan, joera demokratikoak nagusitu ziren, espartarrek prozesuan parte hartu bazuten ere. Ecclesiak (herri-biltzarra) agintean ezarritako Klisteneren erreformak tribu-egitura deuseztatu eta Atenasko demokrazia aldarrikatu zuen.
Mediar gerrak eta Atenasen inperialismoa
Atenas hiriak Asia Txikiko hiri joniarrei (Miletoko Aristagorari) Dario I.a Persiako erregearren aurkako gerran (K.a. 498) lagundu zien. Lehen Mediar Gerraren hasiera zen. Darioren gudarosteei Maratoiko Guduan nagusitu ondoan amaitu zen Greziako gerra (K.a. 490). Temistoklesen gidaritzapean, atenastarrek indartu zuten itsas ontziteria, eta hiri nagusiaren eta Pireo portuaren artean murru handi bat eraiki zuten. Bigarren Mediar Gerrak (K.a. 480-479) kalte handiagoak eragin zizkien persiarrei, Xerxes I.ak une batez Atenas hartuagatik ere. Atenas, mundu heleniarreko hiri nagusia, Delos itsas konfederazioko buru bihurtu zen era berean (Eurimedoneko garaipena, K.a. 468, eta Kalliako bakea, K.a. 449). Atenasko inperialismoak ez zuen, ordea, une lasairik izan: aliatuen autonomia ukatuz eta arerioak etengabeko mehatxupean edukiz, gerra baizik ez baitzuen bizi luzaroan.
Periklesen mendea
Hala eta guztiz ere, ekonomia-aurrerapenak eta Atenasko demokraziaren garapenak zibilizazio klasikoaren gune eta iturri bihurtu zuten Atenas. Aristides, Efialtes (K.a. 461) eta Perikles (K.a. 443-429) politikarien berrikuntzei esker, betiereko heldutasuna erdietsi zuen Atenasko demokraziak: bertute politikoetan oinarriturik, polis-a (hiria) hiritar guztien artean gobernatzen zen. Filosofian, sofisten eskola (Gorgias, Prodikos, Protagoras), Anaxagoras eta Sokratesen filosofia eta eskola platonikoa (Platon, Akademia, eta Diogenes Zinikoa, Timon misantropoa, Meton astronomoa) bertan garatu ziren. Letra-munduan, hantxe sortu ziren lehen historia (Herodoto, Tuzidides, Xenofonte) eta dramaturgia (Eskilo, Sofokles, Euripides, Kratino, Aristofanes, Menandro). Arte klasikoak garai hartan eman zituen bere obra osatuenak (Akropolia, Agora, Zeramika). Periklesen garaiko Atenas antzinatean nagusi ageri den Greziaren ispilu gardenena da. Ezin ahantzi da, hala ere, handitasun horren guztiaren oinarrian indarkeriaren poderioz eta esklabo-gizarte bat zela medio bermaturiko inperioa zegoela: Atikan bizi ziren 400.000 biztanleetatik, 200.000 esklaboek, 70.000 metekoek (atzerritarrek) eta emakumeek ez zuten inolako eskubide politikorik.
Peloponesoko gerra: Atenasen gainbehera
Atenasen inperialismoaren aurrean, Esparta izan zen bere independentziari gartsuen eutsi zion herria. Atenasek Kerkira (Korfu) hiriari Korintoren aurkako gerran lagundu ziola eta, korintoarrek Potidean emaniko erantzunak piztu zuen Peloponesoko gerra (K.a. 431). Gerraren lehen aldian atenastarrek eutsi ahal izan zioten inperioari, galera (Potidea eta Anfipolisko guduak) eta nahigabe guztiongatik ere (Atikako ebasketa, izurritea, K.a. 430, Periklesen heriotza). Mantineako gudua galdu ondoan (K.a. 418), atenastarrek porrot handia jasan zuten demagogoek (Altzibiades) Siziliara gidaturiko bidaldi batean (K.a. 415-413). Joniaren altxamenduaren ondoren (K.a. 412), estatu-kolpe batek Larehunen aholkularitza oligarkikoa ezarri zuen agintean (K.a. 411), nahiz demokrazia hurrengo urtean ezarri zen. Espartaren aurka, Atenasek itsasontziak galdu zituen Egospotamon (K.a. 404), eta kapitulazioa izenpetu zuen ondoren. Gerra-urte luzeen ondoan (Atenas, Esparta eta Korinto hirien artean nagusiki), itsas konfederazio berri baterako asmoek ez zuten buru onik izan (K.a. 377-357) eta, bitartean, Tebasek itzali zituen Atenasen nahiz Espartaren indar militarrak: amaiaren aurreko gaua zen.
Mazedoniaren eta Erromaren Aroa
Filipo II.a Mazedoniakoak, Atenasen itsas inperioaren deuseztapenaz baliatuta, Olinto konkistatu (K.a. 348) eta Atenasi bakea ezarri eta gero (K.a. 346), indar aliatuak garaitu zituen Keroneako guduan (K.a. 338). Filipo jaun eta jabe zen Grezian. Alexandro Handia hil eta gero, berriz ere altxatu zen Atenas, baina Antipatroren gudarosteek menderatu zuten (Kranon, gerra lamiarra). Geroztik, diadokoen esku, Mazedoniako Erresumaren mende geratu zen. Politikan, gainbehera erabatekoa zen arren, Greziako zibilizazio gune nagusi iraun zuen Atenasek. Atenas, filosofoen (Aristoteles, Epikuro, Zenon) eta artisten (Protogene) hiria zena, Atikako elokuentziaren plaza bihurtu zen (Isokrates, Lisias, Demostenes, Likurgo). Erromatarrek hainbat mesede egin ondoan (K.a. 166), Sila enperadoreak konkistatu zuen Atenas K.a. 89 urtean. San Paulok bisitatu zuen K.o. 56 urtean. Atenasek ikasketa klasiko paganoen gune moduan iraun zuen V. mendera arte. 276. urtean, godoek suntsitu zuten hiria.
Atenaseko klima lehorra edo subtropikalamediterraneo erdi-aridoa da (BShKöppen klima sailkapenaren arabera), [4] neguak ez dira oso hotzak baina udak oso beroak eta lehorrak dira, neguak euritsuagoak. Urteko 70 egun ingurutan egiten du euria, nahiz eta prezipitazioak oso moderatuak izan eta neguan bakarrik gertatzen diren; udan oso noizbehinka izaten dira.
Agora, hiriko bizigune publiko garrantzitsuena, monumentu klasiko asko gorde zituena: Attaloren ataria (K.a. II. m.), Teseion (K.a. V. m.), Zeramika auzoa eta Akademiako lorategiak.
Antioko IV.a Siriakoak Zeusi eginiko santutegia (K.a. II. m.)
Eliza bizantziar bikainak, mosaiko ederrez hornituak.
Museoak
Arkeologia Museo Nazionala (Mizenasko altxorra, eskultura arkaikoa eta klasikoa, zeramika, etab.)
Bizantzio garaiko Museoa; Benaki Museoa (Bizantzio garaiko artea, arte koptoa, musulmana eta txinatarra: Greziako ohiturak)
Museo Epigrafikoa
Museo Historiko eta Etnologikoa
Kirolak
Ikuspegi orokorra
Atenasek tradizio luzea du kirol eta kirol ekitaldietan, Greziako kiroleko klub garrantzitsuenen egoitza gisa eta kirol instalazio ugari biltzen ditu. Hirian nazioarteko garrantzia duten kirol ekitaldiak ere izan dira.
Atenasko eremuak hainbat lur hartzen ditu, batez ere hiriaren inguruan altxatzen diren muinoak eta mendiak, eta hiriburua mendikate batek erdibanatuta duen Europako hiri nagusi bakarra da. Lau mendilerroek hiriaren mugetaraino hedatzen dira eta milaka kilometroko bideakk zeharkatzen dituzte hiria eta inguruko eremuak, ariketa fisikoa egiteko oinez eta bizikletaz sarbidea eskaintzen dutenak.
Atenasetik haratago eta Atikako prefektura osoan, kanpoko jarduerak eskia, eskalada, ala delta eta windsurfa dira. Kanpoko klub ugarik zerbitzatzen dituzte kirol hauek, besteak beste, Sierra Clubeko Atenasko Kapitulua, urtero 4.000 partaide baino gehiago edukitzen dituena.
Goiko klubez gain, Atenas udalerriaren mugen barruan, nazio mailako dibisioetan presentzia edo aldi laburretarako ekintza nabarmena duten klub gehiago daude. Horietako batzuk dira Gamma Ethnikin lehenago presentzia duen PAO Rouf ( Rouf ), Petralona FC ( el ) ( Petralona ), 1963an sortutako futbol kluba, Beta Ethnikin lehenago presentzia duena, Attikos FC ( el ) ( Kolonos ), futbol kluba. 1919an Gamma Ethnikin presentzia laburra, Athinais Kypselis ( Kypseli ), 1938an sortutako futbol kluba Gamma Ethnikin, Gyziakos ( Gyzi ), saskibaloi kluba 1937an sortua Beta Ethniki saskibaloian eta Aetos BC ( el ) presentzia labur batekin. ( Agios Panteleimonas ), 1992an sortu zen saskibaloi kluba A2 Ethniki Basketball-en lehenagoko presentziarekin. Atenasko beste kirol klub garrantzitsu bat 1895ean sortu zen Atenas Tenis Kluba da greziar teniserako eskaintza garrantzitsuarekin. [8]
Olinpiar Jokoak
1896ko Udako Olinpiar Jokoak
Olinpiar Joko modernoen berpiztea 1896an sortu zen, Pierre de Coubertin frantziarren ahaleginari esker, Atenas lehen joko olinpiko modernoen saria jaso zuen. 1896an, hiriak 123.000 biztanle zituen [9] eta ekitaldiak hiriaren nazioarteko ospea areagotzen lagundu zuen. Olinpiar Joko hauetarako erabilitako lekuetatik, Kallimarmaro estadioa eta Zappeion izan ziren erabakigarrienak. Kallimarmaro antzinako Atenasko estadioen erreplika bat da, eta Penteli mendiko marmol zuriz egina dagoen estadio handi bakarra (60.000 edukiera duena), Partenoia eraikitzeko erabilitako material bera.
1906ko Udako Olinpiar Jokoak edo 1906ko Elkarrekiko jokoak Atenasen ospatu ziren. Elkarrizketako lehiaketak nazioartean antolatutako Olinpiar Jokoen tarteko jokoak ziren, eta Grezian lau urtean behin antolatu behar ziren, Olinpiar Joko nagusien artean. Ideia honek gero IOCren laguntza galdu zuen eta joko hauek eten egin ziren.
2004ko Udako Olinpiar Jokoak
Atenasi 2004ko Udako Olinpiar Jokoak eman zizkien 1997ko irailaren 5ean Lausanan, Suitzan, 1996ko Udako Olinpiar Jokoak antolatzeko aurreko eskaintza galdu ostean, Atlantan, Estatu Batuetan. [10] Bigarren aldia izango zen Atenasek jokoak antolatuko zituena, 1896ko inaugurazio ekitaldiaren ondoren. 1990ean arrakastarik gabeko eskaintzaren ostean, 1997ko eskaintza goitik behera hobetu zen, Greziaren historia olinpikoari errekurtsoa barne. Botoen azken txandan, Atenasek Erroma garaitu zuen 66 boto alde eta 41 kontra edukiz [10] . Erronda honen aurretik, Buenos Aires, Stockholm eta Lurmutur Hiria lehiaketatik kanpo geratu ziren, boto gutxiago jaso baitzituzten. [10]
Prestaketen lehen hiru urteetan, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak kezka agertu zuen olinpiar gune berri batzuen eraikuntzaren aurrerapenaren abiaduragatik. 2000. urtean, Antolakuntza Batzordeko presidentea Gianna Angelopoulos-Daskalakik ordezkatu zuen, 1997an jatorrizko Lizitazio Batzordeko presidentea izan zena. Une horretatik aurrera, prestaketak oso era azeleratuan jarraitu zuten, erritmo ia zoratuan.
Kostu handia kritikatu bazen ere, 1,5 milioi dolar estimatu ziren, Atenas hiri funtzionalago batean bihurtu zen, eta teknologia modernoa duen garraioan zein hiri garapen modernoan. [11] Hirian munduko kirol gune bikainenetako batzuk sortu ziren, denak jokoetarako guztiz prest zeuden. Jokoek 202 herrialdetako 10.000 kirolari baino gehiago hartu zituzten. [11]
2004ko Jokoak arrakastatsuak izan ziren, bai segurtasunak bai antolakuntzak ondo funtzionatu baitzuten, eta bisitari gutxi batzuek arazo txikiak jakinarazi zituzten batez ere ostatu gaietan. 2004ko Olinpiar Jokoak "ahaztezinak, ametsetako jokoak" direla deskribatu zuen Jacques Rogge COIko presidenteak, Olinpiar Jokoen jaioterrira itzultzeagatik eta Olinpiar Jokoak antolatzeko erronkei aurre egiteagatik. [12] Beha daitekeen arazo bakarra hasierako gertaera batzuetara bertaratze urria izan zen. Azkenean, ordea, guztira 3,5 milioi sarrera baino gehiago saldu ziren, beste edozein Olinpiar Jokoetan baino gehiago, Sydneykoa izan ezik (5 milioi sarrera baino gehiago saldu ziren bertan 2000. urtean). [13]
2008an, olinpiar gune gehienak hondatuta zeudela jakinarazi zuten: txosten horien arabera, jokoetarako eraikitako 22 instalazioetatik 21 abandonatuta geratu ziren edo hondamendian daude, eta hainbat okupa kanpamentu sortu ziren. instalazio batzuen inguruan, eta bandalismoak, graffitiak edo zaborrez jositako hainbat lokal. [14][15] Erreklamazio hauek eztabaidatu egin ziren eta litekeena da okerrak izatea, Atenasko Olinpiar Jokoetarako erabilitako instalazio gehienak erabiltzen ari direlako edo Olinpiar osteko erabilerarako bihurtzeko prozesuan baitaude. Greziako Gobernuak korporazio bat sortu du, Olympic Properties SA, eta instalazio horien kudeaketa, garapena eta konbertsioa gainbegiratzen ari da olinpiada osteko, eta horietako batzuk sektore pribatuari salduko zaizkio (edo dagoeneko saldu zaizkio). [16][16] Beste instalazio batzuk oraindik ere erabiltzen ari diren Olinpiar Jokoetan bezala, edo erabilera komertzialerako bihurtu edo beste kiroletarako aldatu diren bitartean. [17] Kontzertuak eta antzerki ikuskizunak, Cirque du Soleil taldearenak esaterako, antolatu dira berriki. [18]
Kirol instalazioak
Panathinaiko estadioa, Kallimarmaro ere deitua. Aro modernoko lehen Olinpiar Jokoetarako 1895ean eraikitako marmol zuriko estadioa, antzinako Atenasko estadioaren leku berean.