Nieuwe Maas (Mosa Berria) ibaiaren ertzetan kokatutako hiria da. Ibai hau izatez ubide bat da, Rhin eta Mosa ibaiak elkartzerakoan sortutako deltaren ondorio. Rotterdam izena Rotte ibaian egindako "dam" (urtegi) hitzen elkarketatik dator.
Banaketa administratiboa
Anexioak
Historian zehar Rotterdamek inguruko hainbat herri anexionatu ditu (azkena 2010ean):
Rotte (edo garai hartan ezagutzen zen moduan Rotta Rott "lohitsu" eta a "ura", beraz ur lohitsu) errekastoaren ertzetan ezarritako herriaren lehen datuak 900. urte ingurukoak dira. 1150 urtean, uholde handiek bere garapena geldiarazi zuten dike eta urtegiak "dam" eraikitzera behartu zituztelarik. Momentu honetan ere Schielands Hoge Zeedijk(Schielands itsaso zabaleko dikea) izeneko urtegia eraiki zuten, gaur egungo Nieuwe Maas ibaiaren iparraldeko ertzean. Rotte ibaian urtegia 1260an bukatu zen eta gaurko Hoogstraat (kale nagusia) kalean kokatuko litzateke. 1340koekainaren 7an Holandako Willem IV kondeak hiri eskubideak eskaini zizkion Rotterdam-i, orduan 2000 bat biztanleko hiria zelarik. 1350 inguruan itsasontzientzako kanala, Rotterdamse Schie eraiki zen. Honek Rotterdam iparraldeko hiri handiagoekin lotuta uzten zuen eta bide batez Holanda, Ingalaterra eta Alemaniarentzat itsasozko garraiobideen lotura gune bihurtu.
Rotterdamgo portua mantso baina sendo garrantzizko portu izatera heldu zen. Vereenigde Oostindische Compagnie (VOC) edo Ekialdeko Indiako Konpainia Holandarraren sei partaideetako bat izatera ere iritsi zen. Portu jardueren zein biztanleriaren hazkunderik nabarmenena Nieuwe Waterweg edo "ubide berria"ren osatzearekin heldu zen 1872 urtean. Hiria eta portua hegoaldera zabaltzen hasi ziren. ''Witte Huis'' edo "Etxe Zuria" dorretxea, Estatu Batuetako bulego eraikinetan inspiratua da eta 1898an eraiki zen FrantziakoChâteau estiloa delakoan. Bukatutakoan Europako bulego eraikinik garaiena zen, 45 metro garai hain zuzen.
Hau, Rotterdamgo garai hartako arrakasta eta hazkuntzaren adierazgarri bat besterik ez da. Alemaniak Herbehereak 1940komaiatzaren 10ean inbaditu zituen. Lurraldea egun bakar batean menderatzeko asmoa zuen, baina ustekabeko erresistentzia aurkitu zuten eta azkenik maiatzaren 14an armada holandarra kapitulatzera behartu zuten Rotterdam hiria bonbardatuz eta beste hiri batzuk bonbardatuko zituztela mehatxatuz. Alemaniar Luftwaffe-ak hiriaren erdigunea erabat birrindu zuen, 800 hildako eta 80.000 pertsona etxerik gabe utziz. Udaletxea zutik mantendu zen, izan ere alemaniarrek beraientzat osorik nahi zuten inguruko agintea bertatik kontrolatzeko eta horretarako bonbardaketan kontu handiz saihestu egin zuten. 1950 eta 1970. urteen artean hiria berreraikitzen aritu ziren. Hirigintza zabalegia eta haizetsuegia gertatzen ari zen 1980. urtetik aurrera udalak arkitektura politika egokiago bat hartu zuen arte. Honela apartamentu, bulego eta eraikuntzak estilo berri eta ausartago batean eraikitzen hasi ziren, hiriguneari zeruertz berria eskainiz eta toki bizigarriago batean eraldatuz. 1990eko hamarkadan negoziogune berri bat eraikitzen hasi hegoaldeko ibaiertzean, Kop van Zuid delakoa.
Rotterdam Herbehereetako hiririk multi-etnikoena da. Biztanleriaren heren bat herrialdetik kanpo jaioa da, baina erroldaren arabera biztanleen erdiek gurasoetako bat kanpotarra dute. Hiriko alkatea bera, Ahmed Aboutaleb, Herbehereetan jaiotako marokoar jatorriko musulmana da.
2008ko erroldaren arabera, biztanleriaren heren bat baino gehiago Herbehereetatik kanpo jaioa zen: