Giovanni Christiaan van Bronckhorst (Rotterdam, 1975eko otsailaren 5a-), edo Gio, herbeheretar futbolari ohia da, inoizko hoberenen artean dagoena.
2006an UEFAko Txapeldunen Liga eskuratu zuen FC Barcelonarekin, eta talde honekin Espainiako futbol liga txapelketa ere birritan irabazi zuen. Bestela, Premier Leagueren txapelduna izan zen Arsenalekin.
Azkenik, Herbehereetako futbol selekzio nazionalarekin jokatu zuen 1996tik 2010 arte, selekzio horrekin historia osoan partida gehien aritutako hirugarren jokalaria izanda. Halaber, selekzioaren kapitaina bi urtez izan zen, 2008tik 2010 arte, eta azken urte honetan munduko txapeldunorde bilakatu zen.
Jokalariaren ibilbidea
Guztira: 456 p (54 g)
Kanpo estekak