Miren Gaztañaga (Irun, Gipuzkoa, 1979ko abuztuaren 3a) aktorea da. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.
Antzerkiola Imaginarioarekin abiatutako bideak eraman zuen bete-betean antzerki mundura, eta Ainhoa Izagirre, Silvia Clemente, Cristina Samaniego, Ander Lipus eta Aristides Vargasekin ikasi zuen bere lanbidea[1].
Arte eszenikoen baitan bestelako diziplinak ere landu ditu, dantza eta musika kasu: Sagarroi taldearen abeslaria izan zen 2007-2010 urteen artean[2].
Oholtza gainean, zineman eta telebistan askotariko lanak egiteaz gain, hainbat galatan parte hartu du, Donostiako Zinemaldiko 68 Edizioko irekiera galan[3] edo XXXIV MAX sarien banaketan, adibidez.
Sorkuntza pertsonalarena ezinbestekoa duen esparru bat da beretzat[4]. Sormena, gorputza eta hitza harilkatzen ditu etengabe, ertzei muzin egin gabe. Berak idatzi eta zuzendu zuen Stereo, maskulinotasunaren eta feminitatearen inguruko gogoeta gorpuztua. Ainhoa Resano eta Ainhoa Jauregiren ekarpenekin taularatu zen, eta EHAZEk argitaratu zuen obra material gehigarriarekin[5].
Dinamoa Sormen Guneak sustatutako Hitzaren Eskolako[6] lehen edizioan parte hartu zuen irakasle lanetan, Gorka Arrese, Harkaitz Cano, Irene Arrarats, Igor Elortza eta Lorea Agirrerekin batera[7]: hitza ardatz hartzen zuten sormen adierazpideen elkargunea, hitzaren lanketa integrala esperimentazioari leku eginez.
Lanak
Zinema (hautaketa)
Antzerkia (hautaketa)
Urtea
|
Izenburua
|
Zuzendaria
|
Ekoizpena
|
2022
|
Erresuma Kingdom Reino
|
Calixto Bieito
|
Arriaga Antzokia / Teatro Español
|
2021
|
Maitasunaren Itxiera
|
Pascal Rambert
|
Arriaga Antzokia
|
2021
|
Faces
|
Alex Gerediaga
|
Arriaga Antzokia
|
2021
|
Ama Kuraia / Madre Coraje
|
Maria Goiricelaya
|
Arriaga Antzokia
|
2020
|
Dido & Eneas
|
Barbora Horáková
|
Arriaga Antzokia
|
2020
|
Macbeth
|
Alex Gerediaga
|
Arriaga Antzokia
|
2019
|
Garai Zekenak / Tiempos Mezquinos
|
Raul Cancelo
|
Arriaga Antzokia
|
2018
|
Agur eta Dolore
|
Amancay Gaztañaga
|
Kamikaz / Ttak kolektiboa
|
2017
|
Obabakoak
|
Calixto Bieito
|
Arriaga Antzokia
|
2010
|
Errautsak
|
Ximun Fuchs
|
Artedrama / Dejavu / Le Petit Teatre de Pain
|
2010
|
Stereo
|
Miren Gaztañaga
|
Lan pertsonala
|
2009
|
Sagarrak
|
Miren Gaztañaga, Ander Lipus, Xabi Strubell
|
Lan pertsonala
|
2005
|
Ezekiel
|
Ander Lipus
|
Antzerkiola Imaginarioa / Sagarroi
|
1999
|
8 Olivetti Poetikoak
|
Ander Lipus
|
Antzerkiola Imaginarioa
|
Telebista (hautaketa)
Sarietarako hautagaitzak
- 2022: Emakumezko Aktore Onenaren MAX saria, Maitasunaren itxiera lanagatik[8].
- 2019: Emakumezko Aktore Onenaren MAX saria, Tiempos mezquinos lanagatik[9].
Erreferentziak
Kanpo estekak