David Pérez Sañudo

David Pérez Sañudo
Bizitza
JaiotzaBilbo1987ko apirilaren 12a (37 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaCinema and Audiovisual School of Catalonia (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria

IMDB: nm4053711 Twitter: dperezsanudo Instagram: davidperezsanudo Edit the value on Wikidata

David Pérez Sañudo (Bilbo, 1987ko apirilaren 12a- ) bizkaitar gidoilari eta zinemagilea da. ETB 1eko Alardea telesailean lan egin du. 2020an Ane bere opera prima estreinatu zuen.

Biografia

Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, eta zinema-zuzendaritzan masterra egin zuen ESCACen. Pérez Sañudok lehen urratsak eman zituen Indirizzo film laburrarekin, Pablo Rivero eta Leticia Dolera protagonista zituela. 35 milimetrotan filmatu zuen.

Enrique Urbizuren No habrá paz para los malvados filmaren zuzendari laguntzaile gisa zineman aritu ondoren, Amania Films ekoizlearekin hasi zen lanean Gasteizen, eta hamar bat film labur egin zituen harekin batera. Horien artean Indirizzo, Malas vibraciones, Artificial, Tiempos muertos, Aprieta pero raramente ahoga edota Un coche cualquiera daude. Zuzendari gisa duen alderdiari ekoizlearena gehitu behar zaio, aipatutako konpainiaren bitartez, besteren lanetan parte hartuz, hala nola Lorenzo Ayusoren De-mente, Azahara Gómezen Extático, Rubén Salazarren Villa Mnemósine edo Imanol Ortiz Lópezen Moda eta Oculto.

2020an, Anerekin egin zuen jauzi film luzera, eta Pérez Sañudok Marina Parésekin batera gidoi egokitu onenaren Goya saria irabazi zuen. Gainera, Patricia López Arnáizek Goya sarietan emakumezko aktore protagonista onenaren saria jasotzen duen lehena izatea lortu du filmak, euskaraz hitz eginez.

Urte berean telebistan ere bere lehen erliebe-kreditua ematen da, Alardea telesaileko zuzendari gisa. Telesail horretan Itziar Ituño da protagonista, eta bere lehen filma bezala, euskaraz filmatuta dago. Aurretik, gasteiztar Si vienes, repites webseriearen arduradun nagusia izan zen. Hainbat aktore izan zituen, besteak beste, Fernando Albizu, Isabel Gaudí, David Blanka, Jon Plazaola eta Ana Arias. Era berean, El Almendro bezalako markentzako publizitate-iragarkiak zuzendu ditu.

2021ean, Atresmedia Cine enpresak Félix García Hernánen izen bereko eleberriaren egokitzapen zinematografikoa den Cava dos fosas idatzi eta zuzentzeko fitxatu zuela iragarri zuen.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.