Gorka Arrese

Gorka Arrese
Bizitza
JaiotzaZarautz, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, argitaratzailea, itzultzailea eta idazlea

Gorka Izeta Arrese (Zarautz, 1965) kazetari, argitaratzaile, itzultzaile eta idazlea da.

Ibilbidea

Euskal filologiaren ikasle izan zen baina ikasketak baztertu zituen, argitalpen munduan buru belarri aritzeko. Lan oparoena Susa argitaletxean egin zuen, hogeita hamar urtean argitaletxeko editorea izan baitzen, 1988tik 2018 arte. Argian eta Euskaldunon Egunkarian kultur kazetaria izan zen 1985tik 1991ra, Kultura saileko lehen erredakzio-burua izanik. Euskal literaturaren historiari buruzko perspektiba osoago bat izaten lagundu dio Armiarma.eus ataria osatzen jarduteak.[1] Gaur egun, Berria egunkarian idazten du.

Azpimarratzekoa da haren garaiko idazle berri askoren editore erreferentziala izan dela, 1970 eta 1980ko hamarkadetan jaiotako idazle askorena, alegia. Adibidez, Leire Bilbao, Harkaitz Cano, Mikel Peruarena, Eider Rodríguez, Kirmen Uribek... haren laguntzaz eman zituzten lehenengo urratsak idazle gisa.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak