Lander Garro Pérez (Errenteria, Gipuzkoa, 1975eko azaroaren 25a) euskal idazle, argazkilaria eta dokumentalgilea da.
Biografia
Hendaian bizi da eta Eider Rodriguez idazlearen bikotekidea da. 2020an Agustin Zubikarai saria jaso zuen Ondarroan ‘Faith’ behin-behineko izena zuen nobela-proiektua gauzatu ahal izateko, haren hirugarren nobela, alegia. Autofikziorekin jokatuz, proposatutako argumentuan bere alter-egoak, Xabi Ugarte pertsonaiak, Bartzelonara joko zuen Euskal Herriko gatazkatik alde egin nahian.[1]
2020. urtean, 2 urte, 4 hilabete eta egun bat dokumentala estreinatu zuen; Etxepare Itzulpen saria ere irabazi zuen, Eider Rodriguezekin batera, haren Bihotz handiegia ipuin bilduma gaztelaniara itzultzeagatik. Urte “distopikoa” izan omen zen berarentzat.[2]
Literatura lanak
Narrazioa
Saiakera
Nobela
Itzulpena
Ikus-entzunezkoak
Gidoilaria
- Tumatxak telebista-saioetako gidoilaria izan zen 2013 eta 2016 urteen artean. Euskal musikako abesti eta talde arrakastatsuen deskribapena egiten zuen saio arrakastatsu hartan, Zuhaitz Gurrutxagak izan zen aurkezlea.
Zuzendaria
2020an "2 urte, 4 hilabete eta egun bat" dokumentala estreinatu zuen, intsumisioari buruzkoa. Protagonisten artean, Gaizka Aranguren, Juan Kruz Lakasta eta Tonino Carotone daude.
2021ean "Tipularen sehaska kanta" dokumentala estrainatu zuen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak