Helena Taberna

Helena Taberna

Bizitza
JaiotzaAltsasu, ?
Herrialdea Nafarroa Garaia
Familia
AitaLuis Taberna Tompes
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria

IMDB: nm0845957 Allocine: 51551 Allmovie: p626999 Edit the value on Wikidata

Helena Taberna Aierra (Altsasu, Nafarroa Garaia, 19??) zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizle nafarra da.[1] 2006an, Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Zinemari dagokionez, 87 cartas de amor (1992) eta Nerabe (1995) film laburrak, Alsasua 1936 (1994) eta Herrikolore (1996) bideoklipa zuzendu zituen. 2000. urtean Yoyes, lehen film luzea, estreinatu aurretik. ETAko buruzagi izan ondoren ETAk berak hil zuen Dolores Gonzalez Katarain Yoyesen bizitzaren inguruko film horretan zuzendari, gidoigile eta ekoizle izan zen.[2]

Osaba Marino Aierra idazlea zuen eta bere liburuan oinarrituta egin zuen Alsasua 1936 filma, non Iñaki Aierra nebak lan egin zuen. Gerra Zibilaren gaia berriro La buena nueva (2009) filmean jorratu zuen.

Nagore dokumentalean, ostera, erizaintzako ikasle gazte baten heriotza bortitza kontatu zuen, 2008ko San Ferminetako psikiatriako egoiliar baten eskutik.

Lan ibilbidea

Irakasle ikasketak egin zituen. Irakaskuntzan hainbat urte eman ondoren, ikus-entzunezkoekin 1986an hasi zen lanean, Nafarroako Gobernuak Teknologia Berrien Koordinatzaile izendatu zuenean. Hainbat urte bideo didaktikoak sormenezko bideoekin, film laburrekin eta dokumentalekin tartekatu ondoren, 1994. urtean administrazioko lana utzi eta zinemagintzan murgildu zen erabat. 2002an bere produkzio-etxea sortu zuen, Lamia Producciones.

2006an, beste zinema-zuzendari batzuekin batera, Helena Tabernak PICO sortu zuen, 300 bazkide dituen eta helburu garrantzitsuak lortu dituen Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Baliabideen Elkartea. Zinemagilea CIMA elkarteko zuzendaritza batzordeko kide da.[3]

Lanak

Yoyes izeneko lehen film luzeak Yoyesen bizitza kontatzen du, ETAn erantzukizuneko karguak bete zituen lehen emakumearena. 2000ko martxoan estreinatu zen, eta karteldegian diru-bilketa handia lortu zuen. Columbia Pictures arduratu zen Espainian nazioarteko salmenten 100 kopia eta intrafilmekin banatzeaz. 2000. urteko Espainiako filmik sarituena izan zen, El Bolarekin batera eta urteko arrakastatsuenetako bat.

2003. urtean, Extranjera film dokumentala zuzendu zuen. Madrilen bizi ziren emakume etorkin batzuen esperientzia kontatu zuen. 2003an aukeratu zuten Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean, Seminci-n, eta hainbat sari jaso zituen.[4]

2008an, La buena nueva filma estreinatu zuen, Erromatar Eliza Katolikoak Espainiako Gerra Zibilean Errepublikaren aurkako matxinadari emandako laguntza jasotzen zuena, erretaguardiako herri batean zegoen errektore baten begiradaren bidez. Helenaren osaba zen Marino Ayerra apaizaren historia errealean oinarrituta dago. Filma 80 aretotan banatu zen eta gutxienez 15 sari jaso zituen nazioarteko jaialdietan.

2010ean, Nagore dokumental-filma estreinatu zuen. Psikiatriako egoiliar batek 2008ko sanferminetan erizaintzako ikasketak egiten ari zen neska baten heriotza bortitza kontatzen du. Filma Valladolideko 2010eko Semincin aurkeztu zen.[5]

2016. urtean Tabernak Lucía Etxebarriaren El contenido del silencio/ Isiltasunaren eleberriaren egokitzapen aske bat zuzendu zuen, Kanariar Uharteetako neska gazte baten benetako desagerpenean oinarritua.[6]

Ondoren egin ditu Acantilado (2016) eta Varados (2019).

Zinema eta hezkuntza

2003an, Helena Tabernak, Lamia Producciones enpresaren bidez, material didaktikoen ildo editorialari ekin zion, zinemaren eta generoaren azterketa hezkuntza-, kultura- eta gizarte-eremuetara hurbiltzeko. 2010era arte, Extranjeras, La buena nueva eta Nagore lanen material didaktikoak daude eskuragarri.[7]

Filmografia

Urtea Pelikula
2019 Varados
2016 Acantilado
2010 Nagore
2008 La buena nueva
2003 Extranjeras
2000 Yoyes
1996 Nerabe (film laburra)
1994 Alsasua 1936 (migmetratge)
1994 Recuerdos del 36 (dokumental laburra)
1993 Emiliana (film laburra)
1992 87 cartas de amor (film laburra)
1990 Busto de un poeta (film laburra)
1990 La mujer de Lot (film laburra)

Sariak eta aintzatespenak

Valladolideko Seminci
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2010 Saria: Historiako denbora Nagore Izendatua
2008 Atal ofiziala La buena nueva Izendatua
2008 Saria: Aktore oenna La buena nueva Irabazlea
2003 Premi: Historiako denbora Extranjeras Izendatua
Ibero-Amerikar Zinema eta Bideo Jaialdia – Cinesul, Brasil
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2010 Epaileen Salvador Allende Saria, Pelikula onena La buena nueva Irabazlea
XXVI Nazioarteko Art Mare de Bastia Zinema Jaialdia
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2009 Epaileen Gazte Saria, Pelikula onena La buena nueva Irabazlea
2009 Ikusleen Saria, Pelikula onena La buena nueva Irabazlea
IV Nazioarteko Zinema eta Giza-eskubideen Jaialdia, Valparaiso, Txile
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2010 Ikusleen Saria La buena nueva Irabazlea
Costa Ricako Festibercine
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2003 Epaimahaiaren ohorezko aipamena Extranjeras
Emakumearen Kanariar Institutua (Gran Canària)
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2003 Dibulgazio lan onena Extranjeras Irabazlea
III Hispaniar-amerikar dokumental independienteen Trobada (Mexiko Hiria)
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2004
  1. Saria
Extranjeras Irabazlea
Mazatlángo Nazioarteko Zinema Jaialdia (Mexiko)
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2000 Epaileen Saria, Pelikula onenaa Yoyes Irabazlea
XII Viña del Mar Jaialdia (Txile)
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2000 Epaileen Saria, Zuzendaria onena Yoyes Irabazlea
2000 Ikusleen Saria, Pelikula onena Yoyes Irabazlea
2000 OCIC giza eskubideen Saria Yoyes Irabazlea
XXIX Gramadoko Jaialdia (Brasil)
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2000 Film latindar onenaren saria (epaimahai popularra) Yoyes Irabazlea
2000 Kikito d'or Yoyes Izendatua
XLI Cartagena de Indiasko Nazioarteko Jaialdia (Colonbia)
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2000 Opera onena Yoyes Irabazlea
2000 Pelikula onena Yoyes Izendatua
Santo Domingoko Zinema Jaialdia (República Dominicana)
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2000 Ikusleen Saria, pelikula onena Yoyes Irabazlea
XVII Euskal Zinemaren astea
Urtea Kategoria Pel·ikula Emaitza
2001 Ikusleen saria, 2000ko pelikula onena Yoyes Irabazlea
Karlovy Varyko Nazioarteko Zinema Jaialdia
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2000 Globo de Cristall Yoyes Izendatua
VI Tolosa de Llenguadoc-eko Cinespaña Jaialdia
Urtea Kategoria Pelekula Emaitza
2001 Ikusleen Saria, Peliikula onena Yoyes Irabazlea
2001 Ikasleen epaimahaiaren aipamen berezia Yoyes
XII San Juan Cinemafesteko Nazioarteko Jaialdia
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2001 Ikusleen Saria Yoyes Irabazlea
2001 Puerto Ricoko zinema-kritikarien Zirkuluaren saria Yoyes Irabazlea
XIII Nazioarteko Zinema eta Emakumea erakusketa (Iruñea)
Urtea Kategoria Pelikula Emaitza
2001 Pelikula onenaren Saria Yoyes Irabazlea

Gainera, bi filmak hamar bat jaialdi, jardunaldi, ziklo eta gertaeratan proiektatu dira. |

XXII Bahíako Nazioarteko zinema Jardunaldia
Urtea Kategoria Film laburra Emaitza
Gidoi onena Alsasua 1936 Irabazlea
Elx-eko Nazioarteko Zinema Independiente Jaialdia
Urtea Kategoria Film laburra Emaitza
Pelikula onena, 35 mm Alsasua 1936 2. Saria
Bideo-pelikula onena Nerabe 2. Saria
Nafarroako Bideo Jaialdia
Urtea Kategoria Film laburra Emaitza
Nafarroako Errealizadore onena Emiliana de Zubeldia Irabazlea
Emakunde Sariak
Urtea Kategoria Film laburra Emaitza
Aipamen Berezia Emiliana de Zubeldia
Bideorik onena La mujer de Lot Irabazlea

.Erreferentziak

  1. Web personal de Helena Taberna
  2. «Yoyes - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  3. «Helena Taberna» www.filmotecavasca.com.
  4. Extranjeras, de Helena Taberna: el ojo crítico del documental frente a la inmigración. .
  5. «Nagore » Premios Goya 2018» www.premiosgoya.com.
  6. 31 de maig de 2016.
  7. «Extranjeras» lamiaproducciones.com.

Kanpo estekak