Ahozko hizkuntzaren osagarri moduan erabiltzen den arren, idazteak garrantzi berezia du literatura eta, orokorrago, liburuak sortzean. Horrela, komunikatzeaz gainera, idaztea hizkuntza-gordailuak eratzeko ere erabiltzen da.
Komunikazio konpetentziaren oinarrizko dimentsioa da idaztea, ahozkotasunari lotutakoekin batera. Hizkuntzen didaktikan, tradizionalki, gure hezkuntza sistemetan, garrantzi handia eman zaio idazteari, eta batez ere zuzentasunari. Irakurketari eta askotan ahozkotasunari berari baino garrantzi handiagoa eman izan zaio, gure hezkuntza sistemetan, idazteari.
Emozioen lanketa egiteko, testuinguru akademikoan eta akademiatik kanpo, irakurketa eta idazketa ezinbeste tresnatzat jo dira inoiz.[14]
Eskuz ala makinaz?
Pedagogia eta didaktika arloetan, idazmakinak asmatu zirenetik, eztabaidatu egin da ea idazteko zein erak laguntzen dio gehien memoriari, ikaste prozesuari. Eztabaida handitu egin da ordenagailuak ikasgeletan sartu zirenetik.
Unibertsitateko ikasleekin egindako ikerketa berri batek adierazten du eskuzko idazkerak aldaketa sakonagoak eragiten dituela memoriarekin zerikusia duten arloetan mekanografiak baino. Aurreko ikerketek esana zuten eskuzko idazkera abantailatsua dela hainbat funtzio kognitibotarako, besteak beste, ikaskuntza kontzeptualerako edo memoriarako. Badirudi eskuzko idazketak hobeto funtzionatzen duela garuna aktibatzeko eta hobeto koordinatzen duela garuna mekanografiak baino.[16]
Hainbat hizkuntza ez dute idazkerarik gaur egun ere; haien artean oso hizkuntza txikiak eta ezezagunak daude bakarrik, adibidez, Australiako jatorrizko hizkuntza batzuk. Iraganean Lurreko hizkuntza guztiek ez zituzten idazkerak, baina beren historian zehar hiztunek idazkerak sortu edo beste hizkuntzetatik hartu zituzten.
Voynich eskuizkribuak idazkera ezezaguna erabiltzen du, beraz, ezin dugu liburu hori irakurri gaur egun ere.
↑(Ingelesez) F. R. (Ruud) Van der Weel & Audrey L. H. Van der Meer (2024) Handwriting but not typewriting leads to widespread brain connectivity: a high-density EEG study with implications for the classroom Front. Psychol. doi: 10.3389/fpsyg.2023.1219945