Dzongkha[1] (dzongkhaz: རྫོང་ཁ་) Bhutango hizkuntza nazionala da. Dzongkha hitzak "dzong-etan (རྫོང་, hots, XVII. mendeko monasterio gotortuetan) hitz egiten den kha (ཁ་) hizkuntza" esan nahi du.
170.000 hiztun inguru ditu eta Bhutango mendebaldeko barrutietan hitz egiten da. Herrialde hartako eskola guztietan irakasten da, eta lingua franca da hegoaldeko eta ekialdeko barrutietan, hor ez baita ama-hizkuntza.
Joyi deritzan tibetar alfabetoaren aldaeraz idazten da.
Ahaidantzari dagokionez, sino-tibetar hizkuntza-familiari dagokio, tibeto-birmaniarren taldeari. Kode hauek ditu: ISO 639-1: dz; ISO 639-2: dzo.
Erreferentziak
Kanpo estekak