Filipinetan 170 hizkuntza inguru mintzatzen dira, ia denak austronesiar familiakoak. Hizkuntza horietatik guztietatik bi bakarrik dira ofizialak, uhartedi osoan erabiliak: tagaloa eta ingelesa. Gutxienez, hamar nagusitzat hartzen dira eta gutxienez zortzi, koofizialtzat.
Hizkuntza aniztasunarekin batera, Filipinak alfabetizazio tasa handienetakoa du Asia Ekialdean eta Pazifiko aldean: 10 urtetik gorako biztanleriaren % 90 irakurtzeko eta idazteko gai da. Filipinarrak, oro har, elebidunak dira.
Aspaldi, gaztelania nahiko hedatuta zegoen uhartedian, Espainiar Inperioaren zati baitzen. Hala ere, estimazioen arabera, biztanleriaren % 10ek hitz egiten zuen, batez ere espainiar kolonoek eta filipinar landuek. Egun, gaztelania ia galduta dago, ingelesaren mesedetan, eta 2 milioi filipinarrek baino ez dute mintzatzen. Chavacanoak (gaztelaniaren eta bertako hizkuntzen arteko kreolerak) bizirik dirau ordea, batez ere Zamboangan.
Hizkuntzak
Hauek dira Filipinetako 18 hizkuntza mintzatuenak: